Mozambikeko Independentzia Gerra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mozambikeko Independentzia Gerra
Gerra Hotza
Angola
Alouette III portugaldar helikoptero bat
Data1964ko irailaren 25a - 1974ko irailaren 8a
LekuaMozambike
EmaitzaMozambikeko independentzia
Gudulariak
Flag of Mozambique (1974-1975).svg FRELIMO
Laguntza:
 Sobietar Batasuna
 Txina
 Kuba
 Jugoslavia
 Bulgaria
 Tanzania
 Zambia
 Egipto
 Aljeria
 Libia
 Portugal
Laguntza:
 Hegoafrika
 Rhodesia
 Malawi
Buruzagiak
Flag of Mozambique (1974-1975).svg Eduardo Mondlane (1962–69),
Flag of Mozambique (1974-1975).svg Joaquim Chissano (1962–75),
Flag of Mozambique (1974-1975).svg Filipe Samuel Magaia (1964–66),
Flag of Mozambique (1974-1975).svg Samora Machel (1969–75)
Portugal António Augusto dos Santos (1964–69),
Portugal Kaúlza de Arriaga (1969–74)
Indarra
~10.000–15.000 50.000
Galerak
10.000–35.000 3.500 50.000 zibil

Mozambikeko Independentzia Gerra (portugesez: Luta Armada de Libertação Nacional (Mozambiken) eta Guerra da Independência de Moçambique (Portugalen) Mozambikeko Askapen Fronteko (FRELIMO) indar gerrillarien eta Portugalen arteko gatazka armatua izan zen. Gerra 1964ko irailaren 25ean hasi zen ofizialki, eta 1974ko irailaren 8an amaitu zen, su-eten batekin.

Portugalek bere lurralde afrikarretan gerrilla independentisten aurka izan zituen gerrak 1961ean hasi ziren Angolan. Matxinatuek, urruneko Angolako plantazioetan egindako ustekabeko eraso batzuetan, nekazari portugaldarrak eta euren familiak hil zituzten, emakumeak, haurrak eta langile beltzak barne.[1] Mozambiketarren populazioaren zati handi bat ere Portugalgo politiken aurka zegoen, bertakoen aurka, eta horrek diskriminazioa eragin zuen, bizimodu tradizionala zailduz eta hezkuntza-sistemarako eta lanpostu kualifikatu jakin batzuetarako sarbidea mugatuz. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Afrika osoan autodeterminazioa defendatzen zuten hainbat mugimendu arrakastaz hedatu ziren. Mozambiketar asko pixkanaka independentista bihurtu ziren, eta frustrazioa areagotu egin zen atzerriko gobernu baten aurrean zegoen etengabeko menpekotasunaren ondorioz. Bestalde, Portugalgo Mozambikeko gizarte-antolaketan erabat integratuta zeuden biztanle askok, batez ere hiriguneetan bizi zirenek, kezka eta mesfidantza nahastuz erantzun zieten independentzia-eskaerei. Portugaldarrek, hauen artean buruzagi gehienak zeudelarik, militarren presentzia areagotuz eta garapen proiektu azkarrekin erreakzionatu zuten.

Inguruko herrialdeetan atzerriratutako intelligentsia politikoko talde handi batek babeslekuak eman zituen, non mozambiketar erradikalek ekintzak antolatu eta euren jatorrizko herrialdean ondoez politikoa sustatu ahal izan zuten. FRELIMO mozambiketar gerrillaren eraketak eta Sobietar Batasuna eta Kuba bezalako herrialde sozialisten babesak, armak bidaliz eta laguntza logistikoa emanez, hamarkada bat baino gehiagoz iraun zuen indarkeriaren eztanda ekarri zuen.

Ikuspuntu militar batetik, Portugalgo armada erregularrak abantaila izan zuen gerrilla independentistaren aurkako gatazka osoan zehar. Dena bere aurka izan arren, FRELIMOko matxinatuek garaipena lortu zuten, ezker indarrek Lisboan estatu-kolpe bat eman (Krabelinen Iraultza) eta Portugalen aldaketa politiko sakon baten ondoren. Mozambikek 1975eko ekainaren 25ean independentzia lortu zuen, ekialdeko Afrikako eskualde horretan 470 urteko portugaldar nagusitasun kolonialari amaiera emanez. Iraultzaren historialarien arabera, Portugalgo tropek Mozambikeko biztanleei ematen zieten tratuaren aurkako protestek metropolian kolpe militarra bultzatu zuten. Hala ere, Lisboan estatu-kolpea gidatu zuten militar portugaldar matxinatuen taldean gero eta eragin komunista handiagoa izatea eta, bestalde, nazioarteko komunitateak Portugalgo Gerra kolonialaren bilakaeran oro har egindako presioa azken emaitzaren arrazoi nagusiak izan ziren.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Portugesez) guerracolonial.org. (1961eko martxoa). Angola discutida na Assembleia Geral das Nações Unidas. .
  2. (Ingelesez) Lloyd-Jones, Stewart. Portugal's history since 1974. Lisboa: ISCTE Centro de Documentação 25 de Abril, Universidad de Coimbra.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Mozambike
Artikulu hau Mozambikeko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.