Raúl García Escudero (Zizur Nagusia, 1986kouztailaren 11) nafar futbolaria da. Puntaerdi gisa jokatzen du. Estatistika ofizialen arabera, 1.83 metro du luzera eta 80 kg. pisatzen du. Osasunako harrobian hezia, 3 denboraldi egin ditu Iruñeko taldean, 6 zenbakia sorbaldan eramanda. Hor, oso maila ona erakutsi zuenez, beste talde batzuek erosi nahi izan zuten 2005-2006ko denboraldian ere. Iruñean beste urte bat ematea erabaki zuen, baina hurrengo denboraldiaren amaieran, zurrumurruek talde askorekin lotu ostean (tartean Real Madril edo Valencia CFrekin) Atlético de Madridekin sinatu zuen 5 urterako, Osasunari 13 miloi euro ordainduta. Koltxoneroekin 2007-08ko Intertoto, 2009-10eko Europa League eta 2010-11ko Europako Superkopa irabazi ditu. 2011-12ko denboraldian Osasunara itzuli zen, Atlético de Madridek utzita. Ondoko urtean Atléticora itzuli eta, titular eztabaidaezina izan gabe ere, oso garrantzitsu bilakatu zen Diego Simeoneren taldean.[1] Espainiako 19 eta 21 urte azpiko selekzioekin jokatu du.