Zizur Nagusia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Zizur Nagusia
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Piscinas zizur mayor.jpg
Zizur Nagusiko igerilekuak.

Zizur Nagusiko bandera

Zizur Nagusiko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Iruñeko merindadea
Izen ofiziala Bandera de Zizur Mayor.svg Zizur Mayor <> Zizur Nagusia
Alkatea Jon Gondán
Geroa Bai
Posta kodea 31180
INE kodea 31907
Herritarra zizurtar, zizurnagusitar
Kokapena
Koordenatuak 42° 47′ 12″ N, 1° 41′ 27″ W / 42.786666666667°N,1.6908333333333°W / 42.786666666667; -1.6908333333333Koordenatuak: 42° 47′ 12″ N, 1° 41′ 27″ W / 42.786666666667°N,1.6908333333333°W / 42.786666666667; -1.6908333333333
Zizur Nagusia hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Zizur Nagusia
Zizur Nagusia
Zizur Nagusia (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 5,6 km2
Garaiera 470 metro
Distantzia 5 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 14.253 biztanle
% 49,3 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 50,7
Dentsitatea 2.545,18 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 13,2
Zahartze tasa[1] % 24,55
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 36,7
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 79,06 (2011)
Genero desoreka[1] % 7,35 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 9,06 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 11,46 (2010)
Euskararen erabilera % 0,8 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.zizurmayor.es/eu/

Zizur Nagusia[2] Nafarroa Garaiko erdialdeko udalerri bat da, Iruñerria eskualdearen hego-mendebaldean kokatua. 2017an 14.686 biztanle zituen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zizur Nagusiak 5,6 kilometro koadroko azalera dauka, eta Iruñetik bost kilometrora dago.

Zizur Nagusiak honako auzoak ditu:

  • Zizur Nagusiko Alde Zaharra
  • Zizur Auzo berria
  • Ardoi Auzo berria (eraikitze prozesuan)

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zizur Nagusiak Iruñerriko gainontzeko herriek duten antzeko klima dauka, klima atlantikoaren eta mediterraneoaren arteko trantsizioko klima. Dena den, askotan klima azpimediterraneo edo mediterraneoaren eraginpeko klima atlantiko lehorra ere esaten zaio. Iparraldeko klima atlantikoaren eragina nabarmena da neguan eta udaberrian, neguak hotzak dira, udak, berriz, nahiko beroak. Urteko batez besteko tenperatura 12,5 eta 15 gradu artekoa da. Urteko bost hilabetetan, batez besteko tenperatura 10 gradutik beherakoa izaten da, eta uztailean eta abuztuan 22 gradutik gorakoa. Urteko tenperatura maximoaren batezbestekorik altuena abuztuan da, 28,6 gradurekin; eta baxuena urtarrilean, 1,1 gradurekin. Inoiz neurtutako tenperaturarik altuena 39,1 gradu izan zen; eta baxuena, -6,7 gradu.

Prezipitazioak udaberrian eta udazkenean izaten dira ugarien, baina udalerriaren iparraldean dauden mendien eragina dela eta, Bizkaiko golkotik datozen fronte hotz askoren hezetasuna bidean geratzen da. Urteroko egun euritsuak 110 eta 120 bitartean dira, eta tenperatura 0 gradutik behera jaisten diren egunak 90 inguru. Batez beste, urtean hamar egunetan izaten da elurra Zizur Nagusian.

Landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriko jatorrizko landaredia haritzez eta artez osaturiko baso mistoek osatzen zuten. Dena den, gizakiaren eragina dela eta, erabat galdu ziren. Lehenik, nekazaritzarako beharrak zirela eta, eta XX. mendean, hirigintza hazkundearen eraginez. Zizur Nagusiko herriaren inguruan, zereal zelaiak nagusi dira gaur egun eta udalerriaren ipar-mendebaldean, pinu halepoar eta birlandaturiko pinuen azalera txikia mantentzen da oraindik ere.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zizur Nagusiak mugakide ditu Oltza, Iruñea eta Barañain iparraldean, Zizur Zendea mendebaldean, eta Galar Zendea hegoalde eta ekialdean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zizur urbanizazioa, 1970eko hamarkadan Zizur Nagusi berriko lehen etxebizitzak.

Zizur Nagusia gaur ezartzen den lurretan orain dela ehunka urtetako aztarnak topatu dira baina adituek ez dakite noiztik bizi izan den jendea toki horretan. Guztira bostehun pieza inguru aurkitu dira, Gatzolatzen, Baternainen, eta Orkoienen, besteak beste. Garai hartako gizakiek izaera nomada bazuten ere, nekazaritzan ere aritzen ziren. Buztinez eta adarrez egindako etxe soiletan bizi ziren.

Zizur izena 1087. urteko dokumentu batean azaltzen da lehen aldiz. Hasieran, Zizur herrixka txiki bat zen, eliza xume baten inguruan eratua. Zizurtarrek Done Jakue bidea egitera etorritako Europa guztiko erromesak hartzen zituzten euren etxeetan. XIV. mendean nobleen arteko borrokek bete-betean harrapatu zuten Zizur. Almoravitarren familia herrian bizi zen. 1341. urtean Zizur Nagusiaren erdia eta jabego guztiak eman zizkioten Fortuño Almoravitaren laugarren alabari.

XV. mendean Zizur La Oliva monasterioaren eta noble familien menpekoa zen artean ere. Gaztelak Nafarroako Erresumaren Pirinioez hegoaldeko zatia (Nafarroa Garaia) [[Nafarroako konkista|indarrez konkistatzean[], Nafarroa Garaiak erreinu independentetzat izandako pribilegio eta ohiturak galdu zituen, eta Gaztelako erregimenaren arauetara ohitu beharra izan zuen. Inposizio horrek eta Espainiak parte hartzen zuen gerretara joateko betebeharrak matxinadak eta asaldura zabaldu zituzten Nafarroa Garaian.

Karlistaldietan, Zizur Nagusian izan zen liberalen armadaren kuartel bat. Garai hartan herriko biztanle gehienak nekazaritzatik bizi ziren eta meza entzuten zuten igandero. Ur hornidura ez zen 1936ko maiatzaren 19a arte heldu herrira. Ur hornidura bermatzeko egin beharreko lanak ordaintzeko, mailegua eskatu zioten foru aldundiari. XX. mendeaaren erdialdera arte biztanleriaren hazkundea nahikoa egonkor ibili zen.

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970eko hamarkadatik hasita ordea, gauzak erabat aldatu ziren. Zizur urbanizazio eraikitzearekin hasi zen aldaketa, eta biztanleria asko hazi zen. Etxebizitza berriak eraiki ziren hego-mendebaldean eta hego-ekialdean. Hazkunde demografikoak gaur egun ere bere horretan jarraitzen du, Ardoi auzo berria eraiki eta hiritartzearekin.

Ardoi[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiritartze-lanak 2006. urtean hasi ziren eta Obenasa eta Arian eraikuntza enpresek abiatu zituzten. Eraikitze-gunea Zizur Nagusia eta Gatzolatz batzen dituen autobidearen bi aldeetan eta A-12 autobidearen ondoko gunera zabaldu zen. Erabilera anitzeko auzoa izango da, batetik, etxebizitzak, Zizur urbanizazio auzoaren ondoan eraiki dira, eta bestetik, zerbitzu eta hirugarren sektoreko enpresak ezartzeko gunea A-12 autobidearen ondoan kokatzen da. Hiritartzeak 35,5 milioi euroko kostua izan du eta 749.459 metro koadroko gunera zabaldu da. Errepide, espaloi eta lurpeko zerbitzuez gain, A-12 autobidearen gaineko zubi bat eraiki da.[3]

Guztira 1.678 etxebizitza berri eraiki dira, horietatik 799 babes ofizialekoak. Etxebizitzen eraikuntza lanak 2007an hasi ziren, eta lehen blokeak 2008. urtearen amaieran eman zizkieten lehen jabeei. Auzoaren gehiena 2009an amaituko da. 2008ko krisialdiak eta higiezinen burbuilaren lehertzeak eragina izan dute eraikitzea gelditzean, eta horregatik auzoko orube batzuk oraindik hutsik daude, etxebizitza libreak erosteko eskaria hondoratu egin baita.

Industrialdea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

A-12 autobidearen ondoko industrialdeak 387.000 metro koadroko azalera izango du, haren urbanizazioa etxebizitzen gunearena baino geroago hasi zen, 2007an hain zuzen, eta 2008an amaitu. Industrialdearen sustatzailea Zizur Nagusiko Udala izan da.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zizur Nagusiko herritarrek bigarren eta hirugarren sektoreetan lan egiten dute, gehienek herritik kanpo, Zizurren industrialderik ez dagoelako. Gehienek Iruñea inguruko industrialdeetan egiten dute lan. 2006. urtean Ardoi auzoaren hiritartzea hasi zen, industrialde eta enpresa berriak ezarriko diren gune bat eraikitzen, eta obrak amaitzerako, Zizurrek industrialde berria izatea espero da.

2006an La Caixak eginiko txosten ekonomikoaren arabera, Zizur Nagusia espainiar estatuan per capita errentarik altuena duten herrietako bat da, eta batetik hamarrera doan eskalan 10 zenbakiarekin puntuatu zituen udalerriaren bizi-kalitatea, ekonomia eta zerbitzuen aniztasuna[4].

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zizur Nagusia Nafarroa Garaiko herririk populatuenetan zazpigarrena zen 2011n.


Zizur Nagusiko biztanleria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Zizur Nagusiko politika»

Zizur Nagusiko Udala hamazazpi zinegotzik osatzen dute.

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko udal hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Geroa Bai taldeko Jon Gondan hautatu zuten alkate. UPNren zerrendak jaso zuen boto gehien; baina Jon Gondanek, Geroa Bairen zinegotzien botoez gain, Euskal Herria Bildu, Zizur Elkarturik eta AS Zizur taldeen botoak ere jaso zituen.

Zizur Nagusiko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Nafar Herriaren Batasuna (UPN)
5 / 17
1.983 (% 22,28)
6 / 17
2.288 (% 34,13)
Geroa Bai (2015) / Nafarroa Bai (NaBai) (2011)
4 / 17
1.650 (% 21,03)
3 / 17
1.025 (% 15,29)
Euskal Herria Bildu
4 / 17
1.437 (% 18,32)
3 / 17
1.060 (% 15,81)
Zizur Unido - Zizur Elkarturik
2 / 17
1.043 (% 13,30)
AS Zizur
1 / 17
663 (% 8,45)
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN-PSOE))
1 / 17
597 (% 7,61)
1 / 17
550 (% 8,20)
Nafarroako Alderdi Popularra (PPN)
0 / 17
257 (% 3,28)
1 / 17
502 (% 7,49)
Izquierda-Ezkerra
2 / 17
691 (% 10,31)
Nafarroako Demokraten Elkargunea (CDN)
1 / 17
350 (% 5,22)
Datuen iturria: 2015eko hauteskundeen emaitzak interior.es webgunean, 2011ko hauteskundeen emaitzak mir.es webgunean

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zizur Nagusiko udaletxearen helbidea: Erreniega Parkea, z/g

Alkateen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agintaldia Izen-deiturak Alderdi politikoa
1979-1983 Victorino Munarritz Gabai PSN-PSOE
1983-1995 Luis Ibero Elía AIZM
1995-2003 Luis Mari Iriarte Larunbe AIZM
2003-2007 Luis Mari Iriarte Larunbe UPN-PP
2007-2011 Pedro Uharte Iribarren Nafarroa Bai
2011-2015 Luis Mari Iriarte Larunbe UPN
2015- Jon Gondán Geroa Bai

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñerriko Mankomunitatea arduratzen da zaborra biltzeaz eta ur-hornidura eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz, Iruñeko metropolitar guneko beste hainbat herritan bezala.

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioaren honako linea hauek eskaintzen dute zerbitzua Zizur Nagusian:

Línea Ibilbidea Ordutegia Maiztasuna Oharrak
TUCPamplona15.svg Sarasate Pasealekua - Zizur Nagusia 06:30 - 22:25 12´ - 15´ 12´ jendetza-orduetan.
TUCPamplona18.GIF Zizur Nagusia urb. - Sarriguren 06:27 - 22:25 12´
TUCPamplonaN1.svg San Inazio etorbidea - Zizur Nagusia Gauez 60´

Horrez gain, La Pamplonesa autobus konpainiak Zizur Zendeako hainbat kontzeju Iruñearekin batzen ditu. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zizur Nagusiak haur hezkuntza, lehenengo eta bigarren hezkuntzako eskolak ditu.

  • 0-3 urte arteko haur eskola
  • Erreniega Ikastetxe Publikoa (Haur eta lehenengo Hezkuntza - D eredua)
  • Camino de Santiago Ikastetxe Publikoa (Haur eta lehenengo hezkuntza - G eredua)
  • Zizur Nagusiko Bigarren Hezkuntzako Institutua (Bigarren hezkuntza eta batxilergoa - A,D,G ereduak)

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalaren musika banda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999ko azaroaren 30ean sortu zen, herriko musikari eta Zizur Nagusiko udalaren laguntzarekin.

Gaur egungo zuzendaria Jesus Guembe Elizalde da. 2000ko apirilaren 24an zuzendu zuen lehenengo kontzertua, eta 2001eko ekainean Zizurko Udalaren Musika Bandatzat eskaini zuen kontzertua. Hogeita bost musikarirekin hasi bazen ere, gaur egun 65 musikari inguruk osatzen dute taldea. Musikarien adina 13 eta 67 urte bitartekoa da. 2008ko ekainean Oskorrirekin batera jo zuten, Oskorriren 35. urteurrena ospatzeko.

Musika eskola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1997ko urtarrilean, Zizur Nagusiko musika eskola berria ireki zen. Herriko lehenengo musika eskola 1995ean sortu zen. Eskolako zuzendaria Maria Eugenia Abaigar da.

Erraldoien eta buruhandien konpartsa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zizur Nagusiko erraldoien eta buruhandien konpartsa 1993an sortu zen, eta taldeko lehen zuzendaria Joxemari Urdanotz izan zen. Gaur egun konpartsako zuzendaria Goyo Aiape da. Konpartsako erraldoiak honakoak dira: Eguzki, Ilargi, euskaldun jauna eta euskaldun andrea.

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zizur Nagusiko herriko jaiak irailaren 14aren inguruan ospatzen dira Gurutze Santuaren omenez. Jaien egun nagusia irailaren 14a da eta bost egun irauten dute guztira.
  • Jai txikiak, San Andresen (herriko beste patroiaren) omenez ospatzen dira azaroaren 30etik hurbilen dagoen asteburuan. Jaiak ostiralean hasten dira, herriko musika eskolak eta bestelako kultura elkarteek hartzen dute parte.
  • Bestelakoak: Urtean zehar, Eguberriak, inauteriak, San Joan Bataiatzailearen eguna, eta beste hainbat ekitaldi, kontzertu eta ospakizun antolatzen dira Zizur Nagusian.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Andres eliza: XIV. mendean eraikitako San Andres eliza gotikoa da, lau zatitan banaturiko nabe bakarraz osatua. Presbiterioa edo absidea bi zatitan banaturik dago. Mendeetan zehar hainbat birmoldaketa izan ditu, eta alboetan eraikitako bi kaperen ostean, gaur egun duen gurutze latindarraren oinarria hartu zuen. Aurrealdea izardun gangaz estalita dago. Kanpoaldeko egituratik portada nabarmentzen da. Erdi Aroan zehar, Donejakue bidea egiten zuten erromesen pelegrinazio gunea izan zen. Elizaren barruan, 1940ko hamarkadan zaharberritutako erretaula nagusia dago, Nafarroako lehen errenazimendu garaiko adibide garrantzitsuenetakoa. Erretaula hiru zatitan banaturik dago eta Salbadorearen bizitzaren pasarteetan oinarritzen da. 1973ko abuztuaren 8an Espainiako monumentu nazional izendatu zuten.
  • Udalerri berri samarra denez, Zizurrek ez du bestelako eraikin zaharrik gordetzen. 1994an Doniantzu urbanizazioan Itxaropeneko Andre Mariaren parrokia eraiki zen, etxagune berriko biztanleen eliz beharrak asetzeko.

Zizurnagusitar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Pedro Urdanoz (1895-1966) enpresaburua. Harinas Urdanoz izeneko enpresa sortu zuen, Iruñeko Etxabakoitzen dagoen Urdanoz auzunean.
  • Txente García Acosta (1972-), txirrindularia. Pasaian (Gipuzkoa) jaioa, Zizur Nagusian bizi da.
  • Raúl García (1987-), Osasuna futbol taldeko futbolaria.
  • Cesar Azpilikueta (1989-), Osasuna futbol taldeko jokalaria. Iruñean jaioa, Zizur Nagusian bizi da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira Udalbiltza.
  2. Euskaltzaindia 155. araua: Nafarroako udal izendegia.
  3. (Gaztelaniaz) Ardoi, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuaren webgunean]
  4. [Bibliografia: La Caixaren herrialdeko ekonomiari buruzko txostena, Zizur Nagusiko udala. Espainiako per capita BPGa 2006an.]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa