Rafeef Ziadah

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rafeef Ziadah

Bizitza
JaiotzaBeirut, 1979 (44/45 urte)
Herrialdea Palestina
Hezkuntza
HeziketaYorkeko Unibertsitatea
York Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea

Twitter: RafeefZiadah Youtube: UCMhbTEMORTWzFv9AVGvDhWQ Edit the value on Wikidata

Rafeef Ziadah (Beirut, 1979) kazetaria, poeta eta giza eskubideen aldeko ekintzailea da. Libanon jaio arren, jatorri palestinarra du. BDS Mugimenduaren aldeko kidea da.[1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1948an bere familia Haifa eta Yaffatik ihes egin behar izan zuen eta Libanora alde egin zuten, Zidah Jisr al-Basha izeneko iheslarien esparruan jaio zen.[1] Errefuxiatu palestinarren familia baten hirugarren belaunaldiko kidea da. 1982an, PAE egozteko xedearekin Israel Libano hegoaldean indarrez sartu zenean, Ziadahren familiak ihes egitea erabaki zuen eta, urte luzez ibili ziren han eta hemen bidaiatzen,ez baitzuten errefuxiatu aitorpenik.[1] Kanada hartu zuten bizileku denboraldi batez eta Torontoko York Universityn Zientzia Politikoak ikasketak burutu zituen.[2] Gaur egun Londresen bizi da.

Jatorri duen lurraldean sekula egon ez bada ere, Palestinaren inguruko poemek agerian uzten dute bere kulturarekiko eta kausa politikoarekiko sentitzen duen pasioa eta atxikimendua. Israelgo Estatuak Palestinako lurraldea legez kontra indarrez hartu zuenetik palestinarrek jasandako sufrimendua islatzen dute bere poema gehienek. Hitzaren artista izaki, nazioartean aitorpena jaso du.

Oso gazte zelarik hasi zen idazten, eta, 2004an, jendaurreko lehen emanaldia eskaini zuen, arrazismoari lotutako bere esperientzia poema batean islatuz.

2009an, Hadeel[3] ahotsezko lehen albuma kaleratu zuen, Palestinako gazteen omenez. Orduz geroztik, mundu osoko herrialdeetan barrena eskaini ditu poesia-tailerrak. 2011n, emanaldia eskaini zuen Londresen Remi Kanazi poeta amerikar-palestinarrarekin batera, Poetic Injustice[4] liburuaren promozio biraren baitan. 2012an, Southbank Center Poets Olympiadean[5] Palestinako ordezkari gisa hautatu zuten, eta urte berean, Helsinkiko World Village Festivalean parte hartu zuen. 2014ko azaroan, Palestinaren aldeko kontzertu batean parte hartu zuen Ziadahk DAM-Palestine hip hop talde palestinarrarekin batera.

Rafeef Ziadah bereziki eman zen ezagutzera Shades of Anger[6] eta We teach life, sir[7] poemen harira. Azken honetan, Israelgo armadak 2008ko abendutik 2009ko urtarrilera bitartean Gazan egindako bonbardaketei buruz ari da. Bideoak milaka bisita izan zituen on line argitaratu zen unean eta nazioartean ospetsu bilakatu zen. Eskoziako Parlamentuan, esaterako, We teach life, sir poeman oinarritutako argazki-erakusketa egin zuten We Teach Life: The Children of the Occupation[8] izenburupean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Gaztelaniaz) «Rafeef Ziadah: "La Palestina que conozco no negocia el tamaño de su prisión"» www.elsaltodiario.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-24).
  2. a b (Gaztelaniaz) Marco, Lucas. (2019-12-07). «La poeta Rafeef Ziadah celebra en València el aniversario de la resolución de la ONU a favor del derecho al retorno de los refugiados palestinos» elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2023-10-24).
  3. (Noiz kontsultatua: 2016-08-26).
  4. (Noiz kontsultatua: 2016-08-26).
  5. (Noiz kontsultatua: 2016-08-26).
  6. (Noiz kontsultatua: 2016-08-26).
  7. (Noiz kontsultatua: 2016-08-26).
  8. (Noiz kontsultatua: 2016-08-26).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rafeef Ziadah - If My Words