Raheem Sterling

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Raheem Sterling
Raheem Sterling 2018.jpg
(2018)
Bizitza
Izen osoa Raheem Shaquille Sterling
Jaiotza Kingston1994ko abenduaren 8a (25 urte)
Herrialdea  Erresuma Batua
Hezkuntza
Hizkuntzak Ingelesa
Jarduerak
Jarduerak futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg England national under-16 football team2009 / 201091
Flag of None.svg England national under-17 football team2010 / 2011133
Flag of None.svg England national under-19 football team2012 / 201210
Flag of None.svg England national under-21 football team2012 / 201383
Flag of None.svg Ingalaterrako futbol selekzio nazionala2012 /
Flag of None.svg Liverpool Football Club2012 / 20159518
Flag of None.svg Manchester City Football Club2015 /
 
Posizio edo espezialitatea hegalekoa
Kirol zenbakia 7
Pisua 70 kilogramo
Altuera 170 zentimetro

Raheem Shaquille Sterling (Kingston, Jamaika, 1994ko abenduaren 8a) jamaikar jatorriko futbol jokalaria da, Ingalaterran hezia. Gaur egun Premier League-ko Manchester City taldean jokatzen du, eta baita Ingalaterrako futbol selekzio nazionalarekin ere. Munduko futbolari hobenetariko bat bezala kontsideratua izateaz gain, transfermarkt futboleko webgune espezializatuaren arabera munduko hirugarren jokalari baliotsuena da, 160 milioi euroko balioa ematen baitiote.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen urteak

1994ean jaioa, 5 urterekin Alpha & Omega taldearen harrobian hezitzen hasi zen 2003rarte. Oraindik 9 urteko ume bat zenean, Queens Park Rangers talde londrestarrak fitxatu zuen bere harrobian hazi zedin, beregan jokalari ona ikusi baitzuten. 2010ean, Liverpoolek fitxatu zuen, bigarren talderako. Bi denboraldiren ondoren, 2012an lehen taldera igo zen.

Profesionaletan lehen urteak: Liverpoolen lekua egin

Liverpoolen hiru urte egon zen, Manchester Cityk 2015ean beregatik 65 milioi ordaindu zituen arte. Lehen denboraldian, 2012-2013an, oraindik 18 urterekin, Premier Leaguen debuta eta lehen golak sartu zituen. Bigarren denboraldian, 39 partidu jokatu zituen, eta bere maila nabarmen handitu zen denboraldian zehar. Bere azken denboraldian eta ordura arteko onenean, 52 partidu jokatu zituen bere taldean finkatu eta zenbaki onak lortuz.

Manchester City eta bere mailaren baieztapena

Bere lehen denboraldian aurreko denboraldiko zenbakiak mantendu zituen, baina oraingoan Manchester Cityn, bere talde berrian. 2016-2017 denboraldian, bere gol kopurua mantendu egin zen, baina honakoan asistentzietan nabarmendu zen mutila. 2017-2018an, sekulako erakustaldia eman zuen, 46 partidutan zenbaki izugarriak lortu zituen eta: 23 gol eta 17 asistentzia. Ligako jokalari onenetariko bat izan zen. Denboraldi honetan egin zen benetan ospetsua. 2018-2019 denboraldian, gainera, bere maila aurreko denboraldian erakutsi zuenera iristen zela frogatu zuen, 51 partidu jokatu eta beste zenbaki ikaragarri batzuk lortu zituelako.

Guztira ia 400 partidu jokatu ditu eta 120 goletik gora sartu.

Ingalaterrako selekzioa

Ingalaterrako selekzioarekin 2012ko azaroaren 14ean (17 urterekin) debutatu zuen, eta ordutik 56 partidu jokatu ditu. 12 gol erdietsi ditu.

2020ko martxoaren 5ean eguneratua.
Kluba Urtea Partida(k) Gol(ak) Asistentzia(k)
Liverpool FC U23 2010 - 2012 22 8 10
Liverpool 2012 - 2015 129 23 25
Manchester City 2015 - 229 89 72