Ramón Margalef

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ramón Margalef
Ramon Margalef.jpg
Bizitza
Jaiotza Bartzelona1919ko maiatzaren  16a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Bartzelona2004ko maiatzaren  23a (85 urte)
Hezkuntza
Heziketa Bartzelonako Unibertsitatea
Hezkuntza-maila doktorea
Doktorego ikaslea(k) Marta Estrada Miyares Itzuli
Josep Penuelas Itzuli
Joandomènec Ros
Maria Rosa Miracle Solé Itzuli
Hizkuntzak katalana
gaztelania
ingelesa
italiera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerak botanikaria, limnologista Itzuli, ekologoa, unibertsitateko irakaslea, zoologoa eta idazlea
Enplegatzailea(k) Bartzelonako Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Royal Academy of Sciences and Arts of Barcelona Itzuli
Section of biological sciences Instite of Research Catalonia Itzuli

Ramón Margalef i López (Bartzelona, Katalunia, 1919ko maiatzaren 16a - Bartzelona, 2004ko maiatzaren 23a) espainiar ekologoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1940ko hamarraldian amaitu zituen ikasketak eta Biologia Aplikatuko Institutuan hasi zen lanean; 1952an eskuratu zuen doktoregoa. 1960ko hamarraldian, Ekologiako katedra lortu zuen Bartzelonako Unibertsitatean, eta Espainiako lehenengo Ekologia katedraduna izan zen.

Uretako organismoei buruzko ikerketak eta ekologiaren printzipioei buruzko lanak egin zituen. Margalef irakaslearen ekarpen nagusietako bat izan zen izadiaren azterketetan sistemen teoria, lengoaia matematikoa barne, erabiltzeko proposamena. Proposamen hori zenbait artikuluren bidez azaldu zuen; adibidez, La teoría de la información en Ecología (1957). Bere artikulu eta liburuen artean aipagarriak dira, besteak beste, Ecología (1974) eta La biosfera entre la termodinámica y el juego (1980).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]