Ramiro Arrue

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ramiro Arrue
Bizitza
JaiotzaBilbo1892ko maiatzaren 20a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaDonibane Lohizune1971ko apirilaren 1a (78 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: birikako minbizia
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaGrande Chaumière Akademia
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)Frantzia

Ramiro Arrue Valle (Bilbo, 1892ko maiatzaren 20a - Donibane Lohizune, 1971ko apirilaren 1a) euskal margolaria izan zen[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru anaia artista, Alberto, José eta Ricardo, izan zituen eta Bilbon ikasten hasi zen. Lucas Arrue bere aitak, arte-bildumagilea zena, bere bilduma (tartean Goya bat) saldu zituen bere seme-alabeen ikasketak ordaintzeko. Parisko Grande Chaumière Akademia eskolan ikasi zuen. Montparnassen bizi zenean, Ignacio Zuloaga eta Francisco Durrio izan zituen lagun, baita Antoine Bourdelle eskultorea ere. 1911n Salon des Artistes français aretoan debutatu zuen.

1922an Philippe Veyrin eta William Boisselekin batera Baionako Euskal Museoa sortu zuen.

1925ean Exposition Internationale des Arts Decoratifs erakusketan urrezko domina lortu zuen. Baionan, Pauen, Estrasburgon, Bilbon, Kordoban, Buenos Airesen eta Montevideon izan zituen erakusketan. 1917an Donibane Lohizunera bizitzera joan zen eta 1929an Suzanne ezkondu zuen.

Francis Jammesen La Noce basque, Pierre Lotiren Ramuntcho, Joseph Peyréren Jean le basque eta Jean Poueighen Le Folklore des Pays d'oc irudiztatu zituen. Bordelen estreinaturiko Perkain operan ere lan egin zuen[2].

1943an, Ramiro Arrue oraindik espainiar herritartasuna zuela, Donibane Garazin atxilotua izan zen. Bigarren Mundu Gerraren ostean berriro margotzeari ekin zion.

Bere bizitzaren bukaeran ekonomia arloan gorriak ikusi zituen eta 1971ko apirilaren 1ean hil zen birikako minbizi batek jota.

XX. mendeko euskal herritar margolaririk famatuena izan zen, kritikoen ustetan[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Auñamendi Eusko Entziklopedia. Ramiro Arrue Valle. .
  2. Scholle, Muriel. (1987). «Ramiro Arrue (1892-1971)» Pyrénées (152).
  3. « Les couleurs sous le pinceau de Ramiro Arrue, c’est d’abord une trilogie: vert, blanc, rouge. Permanence de type héraldique, signe d’appartenance, résumé chromatique d’un pays aux collines vertes, aux maisons bien blanches dont les toits et les boiseries sont rouges »
    Hélène Saule-Sorbé

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]