Ramon Etxarren Izturitz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ramon Etxarren Izturitz
Kanarietako Elizbarrutiko Gotzaina

1978ko azaroaren 27a -
José Antonio Infantes Florido (en) Itzuli - Francisco Cases Andreu (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Canarias (en) Itzuli
apezpiku tituludun

1969ko azaroaren 17a -
Elizbarrutia: Q1209045 Itzuli
apezpiku laguntzaile

1969ko azaroaren 17a -
Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Madrid (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaGasteiz1929ko azaroaren 13a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaLas Palmas Kanaria Handikoa2014ko abuztuaren 25a (84 urte)
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Pontifize Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Ramon Etxarren Izturitz (Gasteiz, 1929ko azaroaren 13aLas Palmas Kanaria Handikoa, 2014ko abuztuaren 25a)[1] Espainiako elizan goi kargua izan zen, bereziki Vicente Enrique Tarancón kardenalarekin batera. Eliza barruan aurrerakoia bezala ikusita zegoen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batxilergoko ikasketak Madrilen egin zituen, Cardenal Cisneros Institutuan, alegia. Salamankako Unibertsitate Pontifizian Filosofia ikasi zuen. Erroman Teologia Lizentzia lortu zuen. Lovainako Unibertsitate Katolikoan Gizarte Zientziak ikasi zituen. 1958ko martxoaren 19an apaiztu zen. 1969ko abenduaren 22an Madrilgo apezpiku auxiliarra izendatu zuten, Vicente Enrique Tarancón kardenalarekin. Kargu horretan bederatzi urte egin zituen. 1978ko azaroaren 29an Kanariak Uhartetako apezpikua izendatu zuten. Kargu horretan 2005 arte iraundu zuen; urte horretan, osasun arazoak zirela eta, postua utzi zuen. 75 urte zituen. Espainiako Gotzainen Batzarrean 1984tik 2011ra egon zen.[2]

2014ko abuztuaren 25an Las Palmas Kanaria Handikoa hirian hil zen, 84 urte zituelarik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]