Vicente Enrique Tarancón

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Vicente Enrique Tarancón
Vicente Enrique y Tarancón.jpg
Madril-Alcaláko artzapezpikua

1971 - 1983
Kardinal

1969 - 1994
Toledoko artzapezpikua

1969 - 1971
Enrique Pla y Deniel Itzuli
archbishop of Oviedo Itzuli

1964 - 1969
Bishop of the Roman Catholic Diocese of Solsona Itzuli

1945 - 1964
Bizitza
Izen osoa Vicente Enrique y Tarancón
Jaiotza Borriana1907ko maiatzaren  14a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Valentzia1994ko azaroaren  28a (87 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak apaiz katolikoa
Kidetza Real Academia Española
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa

Vicente Enrique y Tarancón (Borriana, Castelló, 1907ko maiatzaren 14a - Vila Real, Valentzia, 1994ko azaroaren 28a) espainiar kardinala izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasketak Tortosan eta Valentziako Eliza Unibertsitatean egin zituen. 1929an egin zen apaiz, eta 1931n Madrila joan zen. Acción Católicako propagandaren betekizuna zuen apaiz-taldeko kide egin zen.

1945ean Solsonako apezpiku izendatu zuten. 1964an Oviedoko apezpiku-egoitzara joan zen. 1969an Toledoko artzapezpiku izendatu zuten, eta, urte horretan bertan, Paulo VI.a Aita Santuak kardinal izendatu zuen. 1971n administratzaile apostoliko kargua eman zioten, eta, ondoren, Madril-Alcaláko apezpiku-kargua. Espainiako Apezpiku Biltzarreko lehendakari izan zen 1981. urtera arte. Kargu horretan zela, estatuaren aginpidearekiko elizaren independentziaren alde agertu zen.

Garrantzizko lana egin zuen frankismotik demokraziarako trantsizio-aldian. Horrez gainera, lan handia egin zuen irakaskuntzan, eta horren erakusle dira egin zituen idatziak: La renovación total en la vida cristiana (1954), Los seglares en la Iglesia (1958), Sucesores de los apóstoles (1960), La parroquia, hoy (1961), La Iglesia en el mundo de hoy (1965), El sacerdocio a la luz del concilio Vaticano II (1966), La crisis de fe en el mundo actual (1968) eta Liturgia y lengua del pueblo (1970). Espainiako Errege Akademiako (Real Academia Española) kide izan zen, 1969. urteaz geroztik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]