Ramón Margalef
Ramón Margalef i López (Bartzelona, Katalunia, 1919ko maiatzaren 16a - Bartzelona, 2004ko maiatzaren 23a) espainiar ekologoa izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1940ko hamarraldian amaitu zituen ikasketak eta Biologia Aplikatuko Institutuan hasi zen lanean; 1952an eskuratu zuen doktoregoa. 1960ko hamarraldian, Ekologiako katedra lortu zuen Bartzelonako Unibertsitatean, eta Espainiako lehenengo Ekologia katedraduna izan zen.
Uretako organismoei buruzko ikerketak eta ekologiaren printzipioei buruzko lanak egin zituen. Margalef irakaslearen ekarpen nagusietako bat izan zen izadiaren azterketetan sistemen teoria, lengoaia matematikoa barne, erabiltzeko proposamena. Proposamen hori zenbait artikuluren bidez azaldu zuen; adibidez, La teoría de la información en Ecología (1957). Bere artikulu eta liburuen artean aipagarriak dira, besteak beste, Ecología (1974) eta La biosfera entre la termodinámica y el juego (1980).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.