Edukira joan

Revekka Galperina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Revekka Galperina
Bizitza
JaiotzaEdineț (en) Itzuli1894ko abuztuaren 25a
Herrialdea Errusiar Inperioa
HeriotzaMosku1974ko azaroaren 2a (80 urte)
Hobiratze lekuaDonskoe cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaMenashe Halpern
Ezkontidea(k)Pavel Mostovenko (en) Itzuli
Georgiĭ Khubov (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea

Revekka Menasievna Galperina[1] (errusieraz: Ревекка Менасьевна Гальперина; Edineț, 1894ko abuztuaren 25aMosku, 1974ko azaroaren 2a) sobietar itzultzaile eta argitaratzailea izan zen, ingelesetik eta alemanetik errusierara itzultzen zuena.

Menaxe Galpern (Halpern) idazle eta Tema Kormanskaiaren alaba, Edinețen (gaur egun Moldavia) jaio zen. Lev Galperin margolariaren iloba zen. Etxean ikasi zuen eta hainbat herrialdetan bizi izan zen haurtzaroan, gero Moskura joan zen bizitzera. Atzerriko Literatura Argitaletxean argitaratzaile gisa lan egin zuen.

Sobietar itzultzailerik emankorrenetakoa izan zen. Munduko literaturako dozenaka liburu itzuli zituen. Bere itzulpenak ezagunak ziren irakurleen artean eta maiz berrargitaratu ziren, batzuk 50 aldiz ere[2]. Batez ere ingelesetik eta alemanetik itzultzen zuen arren, hamabi hizkuntza zekien, poloniera eta txekiera barne[3]. Galperinak itzuli dituen egileen artean James Fenimore Cooper, Theodore Dreiser, Hans Fallada, Lion Feuchtwanger, Franz Fühmann, O. Henry, E. T. A. Hofmann, Franz Kafka, Sinclair Lewis, Jack London, Heinrich Mann, Thomas Mann, Dieter Noll, Hans Erich Nossack, Edgar Allan Poe, Anna Seghers, Robert Sheckley, Adalbert Stifter, William Makepeace Thackeray, Mark Twain eta Stefan Zweig ziren[4].

1974an hil zen Moskun eta Donskoie hilerrian lurperatu zuten.

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi aldiz ezkondu zen. Lehen senarra Pavel Mostovenko (1881–1938) zen, Bauman Unibertsitate Teknikoko errektore izan zena 1927tik 1930era. 1938an exekutatu zuten[2] eta 1955ean birgaitu zuten. Bi seme-alaba izan zituzten, Aleksandr (1921–1942), Bigarren Mundu Gerran hil zena, eta Natalia. Bigarren senarra Georgi Khubov musikologoa zen[3]. 1936an seme bat izan zuten, Nikita.

Ingelesetik itzulitakoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Jack London. The Iron Heel (1955)
  • William Makepeace Thackeray. Vanity Fair (1956, Maria Lorierekin batera)
  • James Fenimore Cooper. The Pathfinder, or The Inland Sea (1962, D. Karavkina eta V. Kurellarekin batera)
  • William Makepeace Thackeray. The Luck of Barry Lyndon (1963)[4]

Alemanetik itzulitakoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Leonhard Frank. Die Jünger Jesu (1957)
  • Stefan Zweig. Maria Stuart (1959)
  • Dieter Noll. Die Abenteuer des Werner Holt (1962)
  • Anna Seghers. Wiedereinführung der Sklaverei in Guadeloupe (1965)
  • Hans Fallada. Der eiserne Gustav (1969)[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2023-12-11).
  2. a b (Errusieraz) Колодный, Лев. «Крестный путь Павла, члена РСДРП с 1901 года, и беспартийной Ольги» Московский комсомолец 2013-09-25 (Noiz kontsultatua: 2023-12-11).
  3. a b (Errusieraz) «Капустные котлеты семьи Хубовых» Rambler jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2017-10-22) (Noiz kontsultatua: 2023-12-11).
  4. a b c (Errusieraz) «Переводчик — Ревекка Менасьевна Гальперина» Лаборатория фантастики (Noiz kontsultatua: 2023-12-11).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]