Rezola zementu lantegia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Rezola zementu lantegia Donostian.

Koordenatuak: 43° 17′ 8″ N, 1° 59′ 48″ W / 43.28556°N,1.99667°W / 43.28556; -1.99667 Rezola zementu lantegia edo gaztelaniaz Cementos Rezola Donostiako Añorga auzoan dagoen harrobitik zementua ekoizten duen lantegi ezaguna da. Neurri handi batean auzoa haren inguruan garatu da. 1850ean Jose Maria Rezola Gaztañagak lehenengo lantegia sortu zuen. Gaur egun Financiera y Minera S.A. izenaz Italcementi talde multinazionalaren esku dago. Donostiako kutsadura iturri nagusietarikoa da.[1] [2]

Lantegiaren ikuspegi orokorra.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrtik Añorga-Txikin errota bat zegoen eta hori izan zen Jose Maria Rezola Gaztañagak (Usurbil 1822 azaroaren 13 - 1867) aukeratu zuen tokia "La Esperanza" lantegia eraikitzeko. Horretarako Etxe Haundi baserria erosi zuen eta honen errota harriak txikitzeko moldatu zuen.[3] Lantegi horretan, Añorgako Arteagakobizkarra harrobiatik ateratako materialez zementu ekoizten hasi zen; horretarako inguruko energia hidraulikoaz baliatu zen.

Jose Maria Rezola hil ondoren haren alargunak, Dorotea Olasagasti Irigoyen, enpresaren ardura hartu zuen, "Vda. e Hijos de J. M. Rezola" izenaz. 1900tik ardura hori hiru seme-alabek hartu zuten, Bernardo, Maria eta Ricardo Rezola Olasagasti, handik aurrera Hijos de José Rezola y Cia. izenaz. Zementu eskaerak handituz joan zen eta, ondorioz, lantegia birmoldatu egin zen. Horrek aldaketa handiak ekarri zituen: lantegi berria Añorga Handian lekuratu zen, 1901an, eta Portland zementuaren ekoizpenari ekin zion, zementu naturala baztertuz. 1929an lantegiak "Cementos Rezola" izena hartu zuen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren lantegiak bere garai onenak ezagutu zituen: 1947an Espaina mailako enpresa nagusia izan zen eta lantegi berriak hasi zen irekitzen: "Cementos Alfa" lantegiraen kapitala erosi zuen eta Palentzian "Cementos Hontoria"n hartu zuen parte. 1963ko maiatzan Arrigorriagan "Cementos Rezola Vizcaya S. A." sortu zuen eta beste bat Arroan. Hirurogeigarren hamarkadaren amaieran 300.000 tonako ekoizpena lortu zuen. Hortik aurrera enpresaren jaitsiera hasi zen. 1989an "Ciment Français/Italcementi" Cementos Rezolaren kapitala eskuratu zuen.[4]

Lantegiaren argazki historikoa.

Langile kopuruen aldetik aldaketa handiak izan ditu Cementos Rezolak. 1929an 350 langile kotratatuak zituen, 1960an 600, 1984an 425. 2006an Añorgan eta y Arrigorriagan (Bizkaia), 500 langile inguru zituen.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, baita ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rezola zementu lantegia