Antso I.a Garzeitz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antso I.a Gartzez» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Iruñeko erregeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Antso I.a (argipena)».
Antso I.a Garzeitz

905 – 925
Aurrekoa Orti I.a Garzeitz
Ondorengoa Gartzea Sanoitz

Jaiotza 865
Rocaforte
Heriotza 925eko abenduaren 10a
Resa
Ezkontidea(k) Tota Azearitz
Senideak Gartzea Semeroitz
Erlijioa Kristaua

Antso I.a Garzeitz[1] (Rocaforte, 865- Resa, 925eko abenduaren 10a) Iruñeko lehen erregea (905-925) izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Semero leinukoa, Gartzea Semeroitz eta Dadildis Pallarskoa zituen gurasoak.[2] Gartzea Enekoitz 882an hil zenean, Valdonsella jauna zen, eta laster hasi zen inguruko lurraldeetan eskua sartzen.

Orti Garzeitz erregea zela, tronua usurpatu zuen, Alfontso III.a Asturiaskoa eta Ribagortzako kondearen laguntzari esker. Erregeen semeen eskubideak kendu eta bere emaztea eta Ortiren iloba zen Totari esker bere buruarentzat aldarrikatu zuen boterea.

Garindo II.a Azearitz Aragoiko kondea hil zenean honen lurraldeak okupatu zituen. Huescako walia zen al-Tawilek ondoretza eskubideak zituen lurraldean bere emaztea antzinako kondearen arreba zen Antsa zelako. Baina kondearen alaba zen Andregoto Garindoitzek eta Gartzea I.a Sanoitz bere semeak ezkon-hitza eman ondoren arazoa konpondu zuten.

Iruñeko Erresuma Errioxa aldera (Naiara) eta hegoaldera (Ega harana eta Calahorra aldera) zabaldu zuen. Naiaran ezarri zuen bere Gortea. Honela aukera ekonomiko berriak sortu ziren erreinuan lur berriengatik eta sozialki mozarabiarrak eta Naiara eta Calahorrako hiritar kultura barneratu zen. Bere erreinaldian txanponak egiteari ekin zioten, hori egiteko lehendabiziko kristau erregea izanik. Gainera feudalismo babestu zuen bere lurraldeetan.

917an Ordoño II.a Leongoa aliatu eta kordobar armada menderatu zuen San Esteban de Gormazen. Kordobako Abd ar-Rahman III.ak, 924an "Iruñeko kanpaina" egin zuen Antso zigortzeko baina honek gudarostea mendi aldera eraman zuen lautadan gudu zabal bat ekiditeko eta Iruñea eta beste herriak emirraren esku utzi zituen honek sakea zitzan. Hala ere, ez zuen bere lurren boterea galdu, kanpaina bukatzean egoera lehengora itzuli baitzen[3].

Hurrengo urteko abenduaren 10ean hil zen Resan, Ebrotik gertu. Deioko gazteluan lurperatu zuten. Bere semeak ordezkatu zuen; baina, gazteegia zenez, haren anaia Semero Garzeitz aritu zen erregeorde.

Orduko leondar Chronicon Albeldensek honela deskribatu zuen:

« In era DCCCCXLIIII surrexit in Panpilona rex nomine Sancio Garseanis. Fidei Xpi inseparabiliterque uenerantissimus fuit, pius in omnibus fidefibus misericorsque oppressis catholicis. Quid multa? In omnibus operibus obtimus perstitit. Belligerator aduersus gentes Ysmaelitarum multipficiter strages gessit super Sarrazenos. Idem cepit per Cantabriam a Nagerense urbe usque ad Tutelam omnia castra. Terram quidem Degensem cum opidis cunctam possideuit. Arbam namque Panpilonensem suo iuri subdidit, necnon cum castris omne territorium Aragonense capit. Dehinc expulsis omnibus biotenatis XX' regni sue anno migrauit a seculo. Sepultus sancti Stefani portico regnat cum Xpo in polo (Obiit Sancio Garseanis era DCCCCLXIIII (A marg.))[4]


944. eran (A. D. 905) Antso Garzeitz izeneko errege bat agertu zen Iruñean. Kristorengan debozio apurtezina zuen gizona izan zen , fededunekin errukiorra eta zapaldutako katolikoekin gupidatsua. Zer gehiago? Beti gudari handi baten moduan aritu zen ismaeldarren aurka; sarrazenoei sarraski asko eginez. Bera zen Kantabrian gotorleku guztiak konkistatu zuena, Naiara hiritik Tuterara. Gainera Deioko eskualde guztia eta bere herriak okupatu zituen. Iruñeko "Arba" bere legearen azpian jarri zen, eta Aragoiko konderria bere gotorlekuekin batera konkistatu zituen. Azkenekoz, fedegabe guztiak bota ondoren, bere erreinaldiaren hogeigarren urtean mundu hau utzi zuen. San Esteban lurperatua, Zeruan Kristorekin batera erreinatzen du (Antso Garzeitz erregea 964. eran (925) hil zen (albo-oharra))

 »

Seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antso I.ak Tota Azearitz ezkondu zuen eta, Rodako kodexaren arabera, zazpi seme-alabak izan zituen[5]:

Alaba ez legitimoa ere bazuen, Lupa izenekoa, Raimundo I.aren ama, Bigorreko kondea izango zena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Onomastikaren Datutegian Gartzearen patronimikorik ez da esplizituki ageri. Gartzeitz forma beste izen batzuen azalpenean aurkitu daiteke: Eneka, Urraka, Tota edo Aratzuri. Baina Gartzeitz patronimikoa ez da inoiz dokumentatu, Garzeitz forma baizik.
  2.   Lakarra, José María (1972-1973), Historia política del Reino de Navarra, desde sus origenes hasta su incorporación a Castilla, I-III, Iruñea .
  3.   Altamira, Rafael (1999), Il califfato occidentale, Storia del mondo medievale, II, 477-515. orrialdeak .
  4. Crónica Albeldense (CSIC)
  5.   García Villada, Zacarías (1928), «El códice de Roda recuperado», Revista de Filología Española (15): 113-3 .