Richard Dedekind
Julius Wilhelm Richard Dedekind (Brunswick, 1831ko urriaren 6a - ibidem, 1916ko otsailaren 12a), alemaniar matematikaria izan zen; ekarpen handiak egin zituen aljebra abstraktuaren (batez ere, eraztunaren teoriaren), zenbaki aljebraikoen teoriaren eta zenbaki errealen arloetan.
Dedekind Brunswicken jaio zen. 1848an Brunswickeko Colegium Carolinumen sartu zen, eta ondoren, 1850ean, Göttingengo unibertsitatean. Bere doktorego-tesiaren zuzendaria Gauss izan zen. Galoisen teoriari buruzko unibertsitateko eskolak ematen lehenengoa izan zen.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Richard Dedekind |