Évariste Galois

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Évariste Galois
Evariste galois.jpg
Bizitza
Jaiotza Bourg-la-Reine1811ko urriaren 25a
Herrialdea  Frantzia
Talde etnikoa Frantziarra
Heriotza Paris1832ko maiatzaren 31 (20 urte)
Hobiratze lekua Montparnasseko hilerria
Heriotza modua gizahilketa
Hezkuntza
Heziketa École normale supérieure
Lycée Louis-le-Grand
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea matematikaria
Galois-Signature.svg

Évariste Galois (Bourg-la-Reine, 1811ko urriaren 25a - Paris, 1832ko maiatzaren 31) matematikari gazte frantsesa. Nerabezaroan, polinomio bat errotzaileen bidez ebazteko baldintza beharrezko eta nahikoa zehazteko gauza izan zen, ebatzi gabe zegoen problema bati ebazpen bat emanez. Bere lanek funtsezko oinarria eskaini zuten bere izena daraman teoria garatzeko, Galoisen teoria, aljebra abstraktuaren adar nagusietako bat dena. Évariste Galois lehena izan zen "talde" terminoa matematika-testuinguruan erabili zuena. Galoisen teoria CDMA modulazioaren matematika-oinarria da. CDMA modulazioa komunikazioetan erabiltzen da eta, bereziki, satelite bidezko nabigazio-sistemetan: GPS, GLONASS, etab. Ekuazio matematikoen teorian, integral abeldarren emaitzak eta hauen sailkapen eta periodikotasunaren gainean hainbat ondorioetara iritsi zen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Évariste Galois Aldatu lotura Wikidatan