Richard Rodney Bennett

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Richard Rodney Bennett (Broadstairs, Kent, Ingalaterra, 1936ko martxoaren 29a - 2012ko abenduaren 24a) britainiar musikagile eta piano-jotzailea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Howard Ferguson eta Pierre Boulez musikagileekin ikasi zuen, Londresko Royal Academy of Musicen eta Parisen.

Telebistarako eta zinemarako musika idatzi zuen. Besteak beste, Bennett da film hauetako musikaren egilea: Joseph Loseyren Enigmaren giltzarria (1959), Sidney Lumeten Orient Expresseko hilketa (1974) eta Mike Newellen Lau ezkontza eta hileta bat (1994).

1960tik 1970era, opera idatzi zuen, hala nola The Mines of Sulphur (1965), A Penny for a Song (1966), All the King´s Men (1968) eta Victory (1970). Horretaz gainera, ganbera-musika, kontzertuak, balletak, sinfoniak eta ahots bakarrerako zein abesbatzetarako musika idatzi zuen. Obra horien artean, aipagarriak dira Oboerako kontzertua (1970), Orkestrarako kontzertua (1973), Music for Strings (1978), Spells (1975), Isadora balleta (1981), Syrinx (1982-1986), 3. Sinfonia (1987) eta Tronpetarako kontzertua (1993).

Musika herrikoia eta jazza jo zituen pianoan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]