Rio de Janeiroko Arte Modernoaren Museoa

Koordenatuak: 22°54′50″S 43°10′19″W / 22.91375°S 43.17181°W / -22.91375; -43.17181
Wikipedia, Entziklopedia askea
Rio de Janeiroko Arte Modernoaren Museoa
Kokapena
Estatu burujabe Brasil
Brasilgo unitate federatibo Rio de Janeiroko estatua
Brasilgo udalerriaRio de Janeiro
Koordenatuak22°54′50″S 43°10′19″W / 22.91375°S 43.17181°W / -22.91375; -43.17181
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1948
Inaugurazioa1948
Erabileramuseoa
Arkitektura
ArkitektoaAffonso Eduardo Reidy
Kontaktua
E-postamailto:mam@mamrio.org.br
Webgune ofiziala

Rio de Janeiroko Arte Modernoaren Museoa (portugesez Museu de Arte Moderna do Rio de Janeiro, MAM siglekin ere ezaguna) Brasilgo kultur erakunde garrantzitsuenetako bat da. Rio de Janeiroko Glória auzoan dago, Flamengo parkean, Santos Dumont aireportutik gertu. Bere egoitza nagusia Affonso Eduardo Reidy Rio de Janeiroko arkitektoaren lanik ezagunena da. Arrazionalismo arkitektonikoaren zenbait ezaugarri ditu, batez ere burdinurtuzko egituren erabiltera eta ingurunearekin bat egitea. Carmen Portinho ingeniari zibil eta hirigileak egituraren kontzeptua diseinatu eta lana zuzendu zuen[1].

Museoa irabazi asmorik gabeko erakunde pribatu gisa inauguratu zen 1948an, Raymundo Ottoni de Castro Maya buru zuen negozio-talde baten ekimenez. Brasilek Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren bizi izan zuen egoera ekonomiko eta kulturalaren erakusgarria da, garai hartan ekipamendu kulturalen dibertsifikazio handia eta ondare artistiko baliotsuaren eskuratze garrantzitsua gertatu baitziren herrialde honetan.

Brasilgo abangoardia artistikoan garrantzi handia izan duten hainbat gertaeraren agertokia izan zen. Museoak bere historian zehar arte modernoaren bilduma oso adierazgarria izan du, gehiena 1978ko sute tragikoan galdu zen arren. Gaur egun, MAMek 11 mila objektu inguru gordetzen ditu, gehienak Gilberto Chateaubriand bildumakoak, 1993tik museoari maileguan utzitakoak.

1978ko sutea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1978ko uztailaren 8an suak museoa kiskali zuen. Suteak 150 obra suntsitu eta beste 900 kalteturik utzi zituen. Galdutako lanen artean Pablo Picasso, Salvador Dalí eta Joan Miróren mailako artista entzutetsuen obrak zeuden eta Uruguaiko Arte Ederren museoak maileguan utzitako bildumaren hainbat lan, haien artean Joaquín Torres Garcíarenak.

Galdutako lanen artean daude, besteak beste, Pablo Picassoren Dora Maarren erretratua eta Emakume baten burua, Cándido Portinariren Emakumea negarrez, Salvador Dalíren Platerik gabeko arrautza plateraren gainean eta Joan Miróren Pertsonaia paisaia batean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Nobre, Ana Luiza. (). Carmen Portinho: o moderno em construção. Relume Dumará ISBN 978-85-7316-196-0. PMC 46752152. (Noiz kontsultatua: 2020-11-20).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]