Romelu Lukaku

Wikipedia, Entziklopedia askea
Romelu Lukaku
Romelu Lukaku 27 September 2017 cropped.jpg
(2017)
Bizitza
Izen osoa Romelu Menama Lukaku Bolingoli
Jaiotza Anberes1993ko maiatzaren 13a (27 urte)
Herrialdea  Belgika
Familia
Aita Roger Lukaku
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak nederlandera
Jarduerak
Jarduerak futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg RSC Anderlecht2009 / 20119841
Flag of None.svg Belgikako futbol selekzio nazionala2010 / 8957
Flag of None.svg Chelsea Football Club2011 / 2014150
Flag of None.svg West Bromwich Albion Football Club2012 / 20133817
Flag of None.svg Everton Football Club2013 / 201716687
Flag of None.svg Manchester United Football Club2017 / 20199642
Flag of None.svg Internazionale Football Club2019 / 7151
 
Posizio edo espezialitatea aurrelaria
Kirol zenbakia 9
Pisua 93 kilogramo
Altuera 191 zentimetro

Romelu Lukaku (Anberes, Belgika, 1993ko maiatzaren 13a) belgikar futbol jokalaria da, Serie A-ko Milango Inter taldean erdi-aurrelari bezala jokatzen duena. Belgikako futbol selekzio nazionalarekin ere jokatzen du, nahiz eta Kongoko nazionalitatea ere baduen.

Bizitza pribatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere aita, Roger Lukaku, Kongokoa zen eta Belgikara joan zen bizitzera herrialde honetako 2. mailako hainbat taldetan jokatzeko.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera Belgikan (1999-2006)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ibilbidea 1999an hasi zen, 6 urterekin Rupel Boom talde belgikarraren futbol eskolan sartu zenean. Lau urte geroago, 10 urterekin, KFC Wintam-era joan zen eta han formatzen segitu zuen urte baten buruan Liersera joan arte.

Anderlecht-era jauzia (2006-2011)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gustura ez zegoenez, 13 urterekin RSC Anderlecht-era pausua ematea otu zitzaion eta behingoz talde indartsu batera jauzi egitea. Eta ez zitzaion batere gaizki atera. 3 urte kategoriak igotzen joan zen eta 2009an, 16 urterekin soilik, lehen taldearekin debutatu zuen, ondo jokatu eta han finkatu zen. Han eman zituen bi urteetan 73 partidu jokatu zituen eta 33 gol sartu.

Chelsea eta lagaketak (2011-2014)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nola ez, hain ongi jokatzeak hainbat talderen interesa erakarri zuen eta Chelsearena izan zen Lukaku eta bere gurasoen arreta gehiena erakarri zuen proiektua. Hala ere, talde honetan 2011-2014 bitartean ez zuen asko gozatu izan ere, 2 aldiz beste talde batzuetara utzia izan zen (2012-2013 WBA eta 2013-2014 Everton FC). Talde hauetan, batez ere Evertonen, gol asko sartu zituen (15 gol 31 partidutan), baina Chelsean Diego Costa eta Pedro zeudenez eta Everton jokalari honengatik interesatuta zegoenez, bi taldeak ados jarri ziren 33 milioiengatik Evertonek Lukaku fitxa zezan.

Ingalaterra: Everton eta Manchester United (2014-2019)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertan eman zituen 3 urteetan ederki jokatu zuen 110 partidutan 53 gol sartuz eta 2017an Manchester Unitedek 84 milioi ordaindu zituen hau fitxatzeko. Lehen denboraldian 16 gol sartu ditu 34 partidutan eta horrek berengan asko konfiatzen duen Roberto Martínez Belgikako entrenatzailearen deialdian sartzea lortu du Errusiako 2018ko munduko txapelketarako. Bere egonaldia Manchesterren 2019ko udan amaitu zen, zaleak pixka bat hotz utziz, nahiz eta 66 partidutan 28 gol sartuz.

Milango Inter[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko udan, Manchester United utzi eta Milango Interrera joan zen. Taldeak 65 milioi ordaindu zizkien ingelesei.

2019-2020[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bost denboraldirako kontratua sinatu zuen. Lehen denboraldian jada bere maila berreskuratu eta aurrelari gisa aritu zen Lautaro Martinez-ekin batera. Denera 51 partidu jokatu zituen, 34 gol sartuz.

Estadistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021eko urtarrilaren 11an eguneratua.
Kluba Urtea Partida(k) Gola(k) Asistentzia(k)
Anderlecht 2009 - 2011 98 41 18
Chelsea 2011 - 2014 15 0 1
West Brom (utzita) 2012 - 2013 38 17 7
Everton 2014 - 2017 166 87 29
Manchester United 2017 - 2019 96 42 13
Inter 2019 - 72 50 9

Selekzio nazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010eko martxoaren 3an egin zuen debuta Belgikako selekzio nazionalarekin; 15, 18 eta 21 urtez azpiko selekzioekin jokatu ondoren.

Ordutik, bi Munduko Txapelketatan jokatu du Belgikarekin (2014 eta 2018) eta Europako Kopa batean ere bai (2016). Denera 89 partidu jokatu ditu, eta 57 gol sartu.