Rosario Castellanos
Itxura
Rosario Castellanos | |||
---|---|---|---|
1971 - 1974 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Mexiko Hiria, 1925eko maiatzaren 25a | ||
Herrialdea | Mexiko | ||
Heriotza | Tel Aviv, 1974ko abuztuaren 7a (49 urte) | ||
Heriotza modua | istripuzko heriotza berezko heriotza | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Ricardo Guerra Tejada (en) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Faculty of Philosophy and Literature, UNAM (en) | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | poeta, diplomazialaria, idazlea, gidoilaria, unibertsitateko irakaslea, antzerkigilea, kazetaria eta literaturan aditua | ||
Enplegatzailea(k) | Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Rosario Castellanos (Mexiko Hiria, Mexiko, 1925eko maiatzaren 25a - Tel Aviv, Israel, 1974ko abuztuaren 7a) mexikar idazlea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mexikoko Hirian jaio bazen ere, haurtzaroa eta gaztaroa Chiapasen eman zituen. Filosofia ikasi zuen, Mexikoko Unibertsitate Autonomoan. Kultura Hispanikoaren Institutuko beka bati esker, estetikari buruzko ikastaroak egin zituen, Madrilgo Unibertsitatean.
Mexikoko Unibertsitate Autonomoan Filosofia eta Letretako Fakultateko irakasle izan zen, 1962tik 1971ra bitartean. 1971tik 1974ra, Mexikoko enbaxadore izan zen Israelen.
Obrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere lanak hainbat hizkuntzatara itzuli dituzte.
Ipuin-liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ciudad real (1960, Errege-hiria)
- Los convidados de agosto (1974, Abuztuko gonbidatuak).
Saiakera-liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- El uso de la palabra (1974, Hitzaren erabilera)
- Mujer que sabe latín... (1974, Latina dakien emakumea...)
Eleberriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Oficio de tinieblas (1962, Ilunpeko ofizioa)
Antzerki-lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- El eterno femenino (1976, Betiko femeninoa)
Poesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Trayectoria del polvo (1948, Hautsaren ibilbidea)
- El rescate del mundo (1952, Munduaren erreskatea)
- Presentación en el templo (1951, Aurkezpena tenpluan)
- Poemas: 1953-1955 (1957)
- Al pie de la letra (1959, Hitzez hitz)
- Poesía no eres tú, obra poética 1948-1971 (1972)
Sariak eta Aitorpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1958an Chiapas Saria eman zioten, Balún Canán lanarengatik.
- 1960an, Xavier Villaurrutia saria, Ciudad Real lanarengatik.
- 1962an, Sor Juana Inés de la Cruz saria
- 1967an, Letretako Carlos Trouyet Saria
- 1972an, Letretako Elías Sourasky Saria
Hainbat dira bere izena daramaten espazioak:
- Rosario Castellanos Museoa (Comitán, Chiapas)
- Centro Cultural Rosario Castellanos (Comitán, Chiapas)
- Biblioteca Pública Regional Rosario Castellanos (Comitán, Chiapas)
- Festival Internacional de las Culturas y las Artes Rosario Castellanos
- Centro de Investigaciones y Estudios de Género-eko liburutegia (UNAM)
- Letrak eta Filosofiako Fakultateko lorategietako bat (UNAM)
- Biblioteca Pública Rosario Castellanos (Cuajimalpa de Morelos, Mexiko Hiria)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.