Edukira joan

Roser Tarragó

Wikipedia, Entziklopedia askea
Roser Tarragó

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRoser Tarragó i Aymerich
JaiotzaMataró1993ko martxoaren 25a (31 urte)
Herrialdea Katalunia
BizilekuaMataró
Hezkuntza
HeziketaKaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakwaterpolo jokalaria eta igerilaria
Altuera171 zentimetro
Jasotako sariak

Twitter: RuTarrago Instagram: rtarr.5 Olympic.org: roser-tarrago-aymerich Edit the value on Wikidata

Roser Tarragó Aymerich (Bartzelona, 1993ko martxoaren 25a) waterpolo jokalari katalandarra da[1] [2]. Espainiako selekzio absolutukoa, Bartzelona 2013an munduko txapeldun izan zen Espainiako selekzioarekin[3]; bi aldiz Europako txapelduna, Budapest 2014an[4] eta Budapest 2020an[5], eta, bi aldiz, Olinpiar txapeldunorde Londres 2012an[6] eta Tokio 2020an[7].

Bere prestakuntza, waterpolo jokalari bezala, 7 urte zituela hasi zen CN Mataroko beheko kategorietan.

18 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin, zilarrezko domina irabazi zuen 2010eko Junior Europako Txapelketan.

20 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin, urrezko domina lortu zuen 2011n Triesten jokatutako junior mailako munduko txapelketan[8], eta zilarrezko domina, 2013an Volosen jokatutako junior mailako munduko txapelketan[9].

Emakumezkoen ohorezko mailan, goleatzailerik onena 2011-2012 denboraldian, guztira, 115 golekin; txapelketa horretako Jokalari baliotsuena (MVP) ere aukeratu zuten.

2010etik Espainiako selekzio absolutuko partaide izanik, 2013an Bartzelonako Munduko Kopan, munduko txapeldun izan zen[3]; 2014an Budapesteko Europako Txapelketan, berriro, txapeldun[4], eta 2012ko Londresko Olinpiar Jokoetan, txapeldunorde olinpikoa[6].

2013-2014 denboraldian, beka bat lortu zuen, zeinak, Berkeleyko Kaliforniako Unibertsitatean, bere soziologiako ikasketak eta waterpolo praktika uztartzeko aukera emango dion; bere lehen denboraldian, txapelketa nazionaletako (NCAA) finalerdietara iritsiko da, azkenean, laugarren postuan amaituz[10].

2014-2015 denboraldian, MPSF Konferentziako finalera iristen da Los Angeleseko Kaliforniako Unibertsitatearen aurka galduz 9-8[11]; txapelketako Jokalaririk baliotsena (MVP) aukeratuko zuten[12].

2015-2016 denboraldian, CN Mataróra itzultzen da 2016ko Rioko Olinpiar Jokoak prestatzeko, eta, denboraldi berean, Erreginaren Kopa[13] eta LEN Kopa[14] irabazita, bikote historikoa lortuko du.

2018-2019 denboraldian, Espainiara itzuliko da, Estatu Batuetan unibertsitate ikasketak amaitu ostean, Club Esportiu Mediterrani taldean jokatzeko. Geroago, Australian hasten du denboraldia, Sydney Drummoyne Devils taldearekin. Tarragó waterpolotik erretiratuta zeraman 2017ko urtarriletik[15] [16].

2019ko uztailean, zilarrezko domina irabazi zuen 2019ko Gwangzhouko Munduko Kopan, eta lehiaketako Jokalaririk baliotsuena (MVP) aukeratu zuten[17].

2020ko urtarrilean, urrezko domina irabazi zuen 2020ko Budapesteko Europako Txapelketan[5].

2021eko abuztuaren 7an, Tarragók kirol erretiroa iragarri zuen 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina irabazi ostean[1].

Olinpiar Jokoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012ko Udako Olinpiar Jokoetan, Londres 2012an (Londres), zilarrezko domina irabaziko du Espainiako taldearekin, AEBkoaren atzetik (urrezkoa) eta Australiakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), zilarrezko domina irabaziko du Espainiako taldearekin, AEBkoaren atzetik (urrezkoa) eta Hungariakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatuko dute Espainiako taldea: Marta Bach, Anni Espar, Clara Espar, Laura Ester, Maica Garcia, Irene González, Paula Leitón, Beatriz Ortiz, Pilar Peña, Elena Ruiz, Elena Sánchez eta Roser Tarragó-k[18][19].

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2012 Londres
Erresuma Batua Erresuma Batua
2. lekua, zilarrezko domina Waterpoloa
emakumezkoa[20]
2020 Tokio
Japonia Japonia
2. lekua, zilarrezko domina Waterpoloa
emakumezkoa[21].
Munduko txapelketa
2013 Bartzelona
Katalunia Katalunia
1. postua, urrezko domina Waterpoloa
emakumezkoa
2019 Guangzhou
Hego Korea Hego Korea
2. lekua, zilarrezko domina Waterpoloa
emakumezkoa
Europako txapelketa
2014 Budapest
Hungaria Hungaria
1. postua, urrezko domina Waterpoloa
emakumezkoa
2020 Budapest
Hungaria Hungaria
1. postua, urrezko domina Waterpoloa
emakumezkoa
Mundu Kopa
2014 Khanty-Mansisk
Errusia Errusia
3. postua, brontzezko domina Waterpoloa
emakumezkoa
Mundu Ligako Superfinala
2016 Shanghai
Txinako Herri Errepublika Txina
2. lekua, zilarrezko domina Waterpoloa
emakumezkoa
Olinpiadaurreko txapelketa
2012 Trieste
Italia Italia
1. postua, urrezko domina Waterpoloa
emakumezkoa

Espainiako selekzio juniorrekin

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundu Junior Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2010 Dnipro
Ukraina Ukraina
2. lekua, zilarrezko domina Waterpoloa
emakumezkoa
2011 Trieste
Italia Italia
1. postua, urrezko domina Waterpoloa
emakumezkoa
2013 Volos
Grezia Grezia
2. lekua, zilarrezko domina Waterpoloa
emakumezkoa

Aintzeste pertsonalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Gazteen Europako Txapelketako goleatzailerik onena (2010)
  • Gazteen Munduko Txapelketako emakumezko jokalaririk onena (MVP) (2011)
  • Gazteen Munduko Txapelketako goleatzailerik onena (2011)
  • Emakumezkoen Ohorezko Mailako jokalaririk onena (MVP) (2012)
  • Emakumezkoen Ohorezko Mailako goleatzailerik onena (2012)
  • Gazteen Munduko Txapelketako goleatzailerik onena (2013)
  • Munduko Kopako Dream Team kidea (2014)
  • MPSF Konferentziaren Finaleko jokalaririk onena (MVP) (2015)
  • Munduko Ligako Superfinaleko goleatzailerik nagusia (2016)
  • Munduko Txapelketako emakumezko jokalaririk onena (MVP) (2019)
  • Munduko Txapelketako Dream Team kidea (2019)
  • Mataroko atletarik onena (2011[22], 2012 [23] eta 2013[24]).

Sari bereziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Kirol Merezimenduaren Errege Ordenaren Brontzezko Domina, Goi Mailako Kirol Kontseiluak emana (2013) [25]
  • Kirol Merezimenduaren Errege Ordenaren Zilarrezko Domina, Goi Mailako Kirol Kontseiluak emana (2014) [26]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Martínez, Alberto. (7 de agosto de 2021). Tarragó se retira: “Nadie merecía este podio como nosotras”. .
  2. Simón, Lluís. (12 de agosto de 2021). Roser Tarragó es retira. .
  3. a b Pardo Torregrosa, Iñaki. (2 de agosto de 2013). Barcelona 2013: España gana el oro ante Australia en waterpolo femenino. .
  4. a b Martínez, Alberto. (26 de julio de 2014). Un nuevo oro histórico para las chicas del waterpolo español. .
  5. a b Carreño, Fernando M.. (25 de enero de 2020). España, campeona de Europa a la Guerrera. .
  6. a b Ruiz, David. (9 de agosto de 2012). Juegos Olímpicos: La selección de waterpolo femenino gana la medalla de plata. .
  7. Álvarez Patilla, Diego. (7 de agosto de 2021). «España vuelve a chocar con EE.UU. y se cuelga su segunda plata olímpica» Pág. de RTVE.
  8. España logra el título tras vencer a Hungría. 17 de septiembre de 2011.
  9. Estados Unidos arrebata la corona mundial a España. 25 de agosto de 2013.
  10. «Bears Fall In Third Place Game Of NCAA Tournament» Cal Bears 11 de mayo de 2014.
  11. «No. 4 Bears Fall Just Short In MPSF Title Game» Cal Bears 26 de abril de 2015.
  12. «Tarragó Named MVP Of MPSF Tournament» Cal Bears 28 de abril de 2015.
  13. Martín, Luis. (10 de abril de 2016). Histórica victoria del Mataró ante el Sabadell. .
  14. Romano, Javier. (16 de abril de 2016). Semana mágica del Mataró La Sirena. .
  15. Martínez, Alberto. (21 de julio de 2019). De Río a Gwangju: Tarragó renueva la ilusión como Abrines. .
  16. López Jordà, Toni. (7 de agosto de 2019). La vuelta al mundo de Roser Tarragó. .
  17. Martínez, Alberto. (26 de julio de 2019). España no puede con un Estados Unidos de otro planeta. .
  18. «Roser Tarragó» olympedia.org 2022-01-24an. begiratua(Ingelesez)
  19. «Roser Tarragó» Olympics.com 2022-01-24an begiratua (Gaztelaniaz)
  20. "Waterpoloa, emakumezkoa, emaitzak 2012" olympedia.org (Ingelesez)
  21. "Waterpoloa, emakumezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
  22. «Roser Tarragó millor esportista de Mataró del 2011» El Tot Mataró 31 de marzo de 2012.
  23. Marta Bach y Roser Tarragó, mejores deportistas del 2012 en Mataró. 23 de marzo de 2013.
  24. «Marta Bach i Roser Tarragó repeteixen reconeixement com a millors esportistes del 2013» Ajuntament de Mataró 12 de abril de 2014.
  25. Resolución de 27 de septiembre de 2013, de la Presidencia del Consejo Superior de Deportes. .
  26. Resolución de 31 de julio de 2014, de la Presidencia del Consejo Superior de Deportes. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]