Ruth Orkin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ruth Orkin
Bizitza
JaiotzaBoston1921eko irailaren 3a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew York1985eko urtarrilaren 16a (63 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Morris Engel (en) Itzuli  (1952 -
Hezkuntza
HeziketaLos Angeles City College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, argazkilaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, film-muntatzailea eta argazki-zuzendaria
Lan nabarmenak
KidetzaPhoto League (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

orkinphoto.com
IMDB: nm0649907 Allocine: 174377 Allmovie: p119448 Edit the value on Wikidata

Ruth Orkin (Boston, AEB, 1921eko irailaren 3a – New York, 1985eko urtarrilaren 16a) argazkilari estatubatuarra, foto-kazetaria eta zinemagilea izan zen, New Yorkeko arte munduarekin eta Hollywoodekin lotura izan zuena. An American Girl in Italy (1951) argazki zehatzagatik ezaguna da, eta hainbat pertsona ospetsuren erretratuak egin zituen, besteak beste, Lauren Bacall, Doris Day, Ava Gardner, Tennessee Williams, Marlon Brando eta Alfred Hitchcock[1].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ruth Orkin 1921eko irailaren 3an jaio zen Bostonen (Massachusetts), Mary Ruby zinema mutuko aktorea eta Samuel Orkin guraso izan zituelarik. Jaio eta gutxira Kaliforniara aldatu ziren, eta Ruth Hollywooden hazi zen, amaren karrera dela eta. 1931n lehen kamera jaso zuen, Univex merke bat, eta laster hasi zen esperimentuak egiten lagun eta irakasleen argazkiak ateratzen eskolan.[2] 17 urte zituela, Estatu Batuetan zehar bizikleta zeharkatzea erabaki zuen, Los Angelesen hasi eta New Yorken 1939ko Mundu Azokarako. Hiru astetan osatu zuen bidaia, bidean argazkiak ateratzen.[3]

1943an, Orkin New Yorkera joan zen, fotokazetari independente izateko karrera baten bila. Argazkilari diskografiko gisa hasi zen lanean, eta 1945ean New York Timesetik jaso zuen lehen saria, Leonard Bernsteini erretratu sorta egiteko.[4] Handik gutxira, bere karrera independentea hazi zen nazioarteko zereginetan bidaiatu ahala, eta Life, Look, Ladies' Home Journal eta beste agerkari batzuetarako argazkiak ateratzen zizkien. Orkin oso eremu maskulino batean sartu zen argazkilari gutxienetakoa izan zen.

Orkinen irudirik ospetsuena An American Girl in Italy (1951). Ninalee Craig 23 urtekoa lagun eta modeloa hartuta (Jinx Allen deitzen zioten orduan), erreportaia nahiko teatrala egin zuten Florentzian, Orkinek zinerako eta sekuentzietarako zuen joera argazkigintzan islatuz.[5] Craigek dio irudia ez zela eszenifikatu, eta egunez hartutako beste askoren artean bat izan zela, bakarrik bidaiatzearen dibertimendua erakusteko.[6][7]

Italiako lan horretan eta beste batzuetan, eskema zinematografiko bat argazki-irudietan bildu ohi zuen Orkinek. Teknikaren aldetik, hainbat baliabide formal erabili zituen denbora eta mugimendua adierazteko bere irudi finkoetan: bitan banatzea, aldiberekotasuna, errepikapenak eta abar, film-sekuentzia laburrak asmatu zituen irudi bat, bi edo hiru oinarritzat hartuz[1].

1952an Orkin Morris Engelekin ezkondu zen, argazkilari eta zinemagilea. Orkin eta Engel bi film luze independentetan aritu ziren elkarlanean: "Little Fugitive" (1953) eta "Lovers and Lollipops" (1955).[8] Bi filmen arrakastaren ondoren, Orkin argazkikaritzara itzuli zen. New Yorkeko bere etxeko lehiotik ateratako beheko kaleko bizitzako argazkiekin zenbait sorta egin zituen.[8]

Orkin-ek argazkilaritza irakatsi zuen Ikusizko Arteen Eskolan 1970eko hamarkadaren amaieran, eta Nazioarteko Argazkigintza Zentroan 1980an. Minbiziaren aurkako borroka luze eta pribatuaren ondoren, Orkin gaixotasunetik hil zen New Yorken 1985eko urtarrilaren 16an.

2022an Donostiako Tabakaleran erakusketa antologiko batean erakutsi ziren bere lan ikoniko asko[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Ruth Orkin» artikulutik itzulia izan da, 2022-09-01 data duen 1107890951 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-09-01 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. a b c «Ruth Orkin. Denboraren ilusioa» Kutxa Kultur (Noiz kontsultatua: 2022-10-02).
  2. (Ingelesez) «Biography» Ruth Orkin Photo Archive.
  3. «Style of Sport features Ruth's Bicycle Trip from 1939» www.orkinphoto.com.
  4. (Ingelesez) «Career» Ruth Orkin Photo Archive.
  5. (Ingelesez) «Biography» Ruth Orkin Photo Archive.
  6. Coffey, LT. (August 18, 2011). At 83, subject of 'American Girl in Italy' photo speaks out. MSNBC.
  7. Krumboltz, M. (August 19, 2011). «American girl in Italy: 60 years later» The Lookout.
  8. a b Grundberg, Andy. (1985-01-17). «RUTH ORKIN, PHOTOJOURNALIST AND FILM MAKER, DEAD AT 63» The New York Times ISSN 0362-4331..