Virungako Parke Nazionala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Virungako Parke Nazionala1
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Nyiragongo by Night.jpg

Nyiragongo sumendia gauez.

Mota Naturala
Irizpideak vii, viii, x
Erreferentzia 63
Kokalekua Kongoko Errepublika Demokratikoa Kongoko Errepublika Demokratikoa (Afrika)
Eskualdea2 Afrika
Koordenatuak 0° 55′ 00″ N, 29° 10′ 00″ E / 0.91667°N,29.16667°E / 0.91667; 29.16667Koordenatuak: 0° 55′ 00″ N, 29° 10′ 00″ E / 0.91667°N,29.16667°E / 0.91667; 29.16667
Izen ematea 1979 (III. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Virungako Parke Nazionala, lehen Albert Parke Nazionala bezala ezagututa, Kongoko Errepublika Demokratikoaren ekialdeko mugan dago, Virunga mendietatik Ruwenzori mendietaraino, Eduardo aintziraren mendebaldeko ertzean. Rwandako Sumendien Parke Nazionalarekin eta Ugandako Rwenzori mendien Parke Nazionalarekin lotuta dago. Parke Nazionala 1925an sortu zen, Afrikako lehendabizikoa izanik. 1979an Unescok Gizateriaren Ondarea deklaratu zuen; 1994an arriskuan dagoen gizateriaren ondarearen zerrendan sartu zuen. 7.800 km² ditu. Gordetzen duen biodibertsitatea dela eta, garrantzi handiko parkea da.

Ekosistema nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekosistema nagusiak hezeguneak eta sabanak dira. Ruwenzori mendiak mendiko larrez estaliak daude; badago baita glaziar bat ere. Parkean bi sumendi aktiboak daude, Nyiragongo eta Nyamuragira, laba zonaldeez inguratuta. Nyamuragira sumendiak 2010ean eztanda egin zuen eta parkeko fauna eta inguruko herriak arriskuan jarri zituen; 2002an Goma hiria partzialki txikituta gelditu zen antzeko eztanda baten ondorioz.[1]

Emmanuel de Merode printzea Parke Nazionalaren zuzendaria da.

Fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendiko gorilak Virungan.

Parkea mendiko gorileei esker oso ezaguna da munduan. Kongoko lehenengo gerraren ondorioz populazio hau desagertzeko zorian egon zen eta gaur egun gutxi dira bizirik daudenak nahiz eta babesteko neurriak arrakasta izan. Antza denez populazioa berreskuratzen ari da.

Hipopotamoa beste espezie enblematikoa izan da, bereziki Albert aintziran. 2006an, ordea, isileko ehizaren ondorioz %95 hil zituzten.[2]

Arazoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gerra
  • Isileko-ehiza.
  • Oihanaren txikizioa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Virungako Parke Nazionala