Sade Adu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Sade Adu
Sade Adu 1.jpg
Bizitza
Jaiotza Ibadan1959ko urtarrilaren 16a (58 urte)
Herrialdea  Erresuma Batua
Talde etnikoa Joruba
Hezkuntza
Heziketa Saint Martin's School of Art
Lanbidea
Lanbidea abeslaria, modeloa, egile abeslaria, musikagilea eta jazz musikaria
Jasotako sariak
Kidetza Sade
Genero artistikoa soula
jazza
funka
rhythm and bluesa
soft rocka
Ahots mota kontraltoa
Musika instrumentua voicea
Diskoetxea Portrait Records
Epic Records
IMDb nm0755442
http://www.sade.com

Helen Folasade Adu (Ibadan, Nigeria, 1959ko urtarrilaren 16a), ezagunagoa Sade Adu edo Sade izen artistikoez, britainiar musikagile eta abeslaria da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita nigeriarra eta ama britainiarra izan zituen. Lau urte zituela, Ingalaterrara joan zen bizitzera amarekin. Moda diseinua ikasi zuen Londresko Central Saint Martins ikastetxean. 1980 aldean, Arriva izeneko latin funk taldean hasi zen abesten. 1981etik 1983ra, Pride taldearen abeslaria izan zen. Ondoren Sade taldea osatu zuen, Pride-ko Stuart Matthewman (saxoa), Andrew Hale (teklatuak) eta Paul Spencer Denmanekin (baxua). 1984an kaleratu zen Diamond Life-k, taldearen lehenbiziko diskoak, arrakasta handia izan zuen[1]. Ray St. Johnekin batera ondutako Smooth Operator abestia Britainia Handiko eta mundu osoko abesti zerrendetako lehenengo postuetara iritsi zen[2]. 1985eko artista berri hoberenaren Grammy Saria irabazi zuen[1].

28 urteko ibilbidean Sadek estudioko 6 album baino ez du argitaratu. Hala ere, Britania Handiko musikaren historiako emakume abeslari arrakastatsuena da[3].

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Diamond Life (Epic, 1984). Platinozko 4 disko AEBetan[4].
  • Promise (Epic, 1985). Platinozko 4 disko AEBetan[5].
  • Stronger Than Pride (Epic, 1988). Platinozko 3 disko AEBetan[6].
  • Love Deluxe (Epic, 1992). Platinozko 4 disko AEBetan[7].
  • Remix Deluxe (Epic, 1992). Japonian.
  • The Best of Sade (Epic, 1994). Platinozko 4 disko AEBetan[8].
  • Lovers Rock (Epic, 2000). Platinozko 3 disko AEBetan[9].
  • Lovers Live (Epic, 2002). Urrezko diskoa AEBetan.
  • Soldier of Love (Jive Epic, 2010). Platinozko diskoa AEBetan[10].
  • The Ultimate Collection (RCA Records, 2011)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sade Adu Aldatu lotura Wikidatan