Sagarroi (musika taldea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sagarroi (taldea)» orritik birbideratua)
Sagarroi
Datuak
Musika motaska, reggae
Instrumentuakgitarra, tronboia, baxua
Urteak2001 - 2010
Produkzioa
Diskoetxea(k)Kasba Music, Metak
Taldekideak
Iñigo Muguruza
Carlos Zubikoa
Iban Larreboure
Asier Ituarte
Miren Gaztañaga
Lehengo taldekideak
Gorka Baskaran
Iban Zugarramurdi
Informazio gehigarria
MySpace: sagarroi Badok: sagarroi Spotify: 4p0b8oCUn266nf3R3duLBk iTunes: 252928762 Last fm: Sagarroi Musicbrainz: 0464b476-151e-4746-a75f-da88675006e8 Discogs: 1449802 Musikasten: sagarroi Deezer: 122972 Edit the value on Wikidata

Sagarroi Iñigo Muguruzak (gitarra eta ahotsa, lehenago Kortatu, Delirium Tremens, Negu Gorriak eta Joxe Ripiau taldeetan), Carlos Zubikoak (lehen Apurtun) eta Gorka Baskaranek (bateria-jole ohia Gatazka eta Be quieten) 2001ean sortu zuten taldea da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo diskoa urte horretan bertan publikatu zuten, “Meatzaldea”, Metak diskoetxearekin, eta Euskal Herrian zehar aurkeztu zuten, Madrilen, Bartzelonan, baita Europako beste hainbat tokitan ere, Suitza, Zagreb, Belgrad... Kubara ere iritsi ziren. 2003anEuria ari duela” (Metak) publikatu zuten. Disko honetan Asier Ituarteren (lehen Eskandalu publiko eta Joxe Ripiau taldeetan) ukitua nabari da. Soinuak argi eta berotasunera hurbiltzen dira, “Meatzaldea”-n nagusi zen hardcore gordinetik urrunduz, ska eta Karibeko eraginak onartuz. “Toulouse” (Metak) taldearen hirugarren lana da. Izenburua eta Anthony Quinnen argazkia portadan mestizajerik zabalenaren ordezkari ditugu, musika eragin eta hitzen aldetik, bidaia eta dibertsitateari buruzko hitzak. Hauxe da Sagarroiren diskorik osatuena momenturarte, kalitateak eta freskotasunak beren tokia aurkitu eta finkatu dutelarik. Reggae, ska, cumbia, dance hall, guagancó eta Balkanetako doinuak ageri dira diskoan dotoretasuna galdu gabe. Hitzak Iñigo Muguruzarenak dira, bizizale eta koloristak, batzuetan hain gordin suertatzen zaigun errealitateaz mintzo.

Baleike” (Kasba music, 2006) taldearen laugarren eta orain arte azken lana, lehena Kasba music (Bartzelona) diskoetxearekin. Bertan aurkituko duzuen musika estilo eta eraginengatik itsasoz bestaldeko diskoa bezala deskribatu izan den lana da, ska, reggae, cumbia... Baleiken ahots berri bat ere dago, Miren Gaztañagarena hain zuzen ere, antzerkiaren mundutik dator eta taldekide berria bihurtu da. Hitzak Iñigo Muguruzak idatziak dira, bizitzaz eta kolorez beteak, gaur egungo errealitate honi heldu eta hala ere irribarrea ez galtzen saiatzen direnak, naiz eta batzuetan azken hau benetan zaila bihurtzen den. Taldea sortu zenetik Kuban, Frantzian, Alemanian, Italian, Suitzan, Serbian, Kroazian eta Japonian ibiliak dira, besteak beste.

2010eko martxoan, taldekideek Sagarroi desegin zutela jakinarazi zuten[1]. 2011 urtean Iñigo Muguruzak eta Carlos Zubikoak Lurra taldea sortu zuten.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenagoko Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolaborazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Irungo AEK-ko beteranoak (2004)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]