Sahar Jalifa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sahar Jalifa
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakسحر عدنان خليفة
JaiotzaNablus, 1941 (82/83 urte)
Herrialdea Palestina
BizilekuaAmman
Hezkuntza
HeziketaIowako Unibertsitatea
Ipar Carolinako Chapel Hilleko Unibertsitatea
Birzeiteko Unibertsitatea
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Jasotako sariak

Sahar Jalifa (Nablus, Zisjordania, 1941) palestinar idazlea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Birzeiteko Unibertsitatean ikasi ondoren, Fulbright beka bat jaso zuen Estatu Batuetan ikasteko. Han, ingelesezko literatura masterra lortu zuen Ipar Carolinako Chapel Hilleko Unibertsitatean, baita doktoretza egin ere, Iowako Unibertsitatean. Ondoren, Palestinara itzuli eta Birzeiteko Unibertsitateko Kultura Jardueren eta Harreman Publikoen zuzendaritza hartu zuen. 1988an Emakumeen Ikasketen Zentroa sortu zuen Nablusen, geroago, 1991n, beste egoitza bat ireki zuen Gazan. Egoitza bien zuzendaria izan da hainbat urtez.

1974an bere lehen eleberria argitaratu zuen We are not your slave girls anymore, urte bat geroago Cactus (1975) argitaratu zuen, nazioartean saritua izan dena. Bere lanak hainbat hizkuntzatara itzuli dira, besteak beste, hebreerara, ingelesera, frantsesera, alemanera, italierara eta errusierara.

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • We are not your slave girls anymore, 1974
  • Cactus (Wild Thorns), الصبار , 1976
  • Sunflower, عباد الشمس , 1980
  • Memoirs of an Unrealistic Woman, مذكرات امرأة غير واقعية 1986
  • El Saha, باب الساحة, 1991
  • The Inheritance, الميراث, 1996
  • The Picture, The Icon, The Covenent, صورة وأيقونة وعهد قديم, 2002
  • Hot Spring, ربيع حار, 2004
  • Roots and Branches, أصلٌ وفصل, 2006

Sariak eta Aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1996an, Alberto Moravia saria.
  • 1999an, Qasim-Amin saria, emakumeen literaturan berezitua .
  • 2006an, Naguib Mahfouz saria.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]