Salah al-Din errepidea

Koordenatuak: 31°26′27″N 34°23′43″E / 31.440857°N 34.39515°E / 31.440857; 34.39515
Wikipedia, Entziklopedia askea
Salah al-Din errepidea
طريق صلاح الدين
Kokapena
Occupied territoryGazako lur zerrenda
Koordenatuak31°26′27″N 34°23′43″E / 31.440857°N 34.39515°E / 31.440857; 34.39515
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaSaladin I.a
Dimentsioak45 (luzera) km

Salah al-Din errepidea Gazako zerrendako errepide nagusia da. XII. mendeko Saladin I.a generalaren omenez ezarri zioten izena[1].

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

45 kilometrotako luzera du eta kostaldearekiko paraleloan doa, hegoaldeko Rafaheko pasabidetik iparraldeko Erezeko pasabideraino[2]. Autoak, taxiak, bizikletak, astoek tiratutako gurdiak, gameluak eta oinezkoak ibiltzen dira errepide honetan[2].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errepide garrantzitsua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko errepide zaharrenetakoa da[1]. Antzinako Egiptoko armadak, Alexandro Handiarenak, lehenengo Gurutzatuenak eta Napoleon Bonaparterenak errepide hau erabili zuten Mediterraneo ertzeko Sortaldeko eremuak konkistatzeko[1].

Otomandarrak nagusi ziren garaiaren hasieran, XVI. mendean, errepidea askoz luzeagoa zen, al-Arish hiritik (Sinaiko penintsula) gaur egungo Turkiaren hegoalderaino iristen zen eta horrela Egipto, Palestina, Libano, Siria eta Turkia lotzen zituen. "Filistiarren bidea" izenaz ezagutzen zen.

Lehen Mundu Gerra garaian britainiarrak nagusitu ziren eremu honetaz eta Salah al-Din errepidearen paralelo zihoan trenbidea eraiki zuten arma hornidura eta garraioa hobetzeko[2].

Israeleko agintearen ondorenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaza hiria nabarmen garatu zen errepide honi esker baina 1948an Israelgo Estatua sortu zenean eta ondoren etorri zen Arabiar–israeldar gatazkaren ondorioz errepideak Egipto eta Siria lotzeari utzi zion eta garrantzia galdu zuen.

1967 eta 2005 artean Israelek Gazako zerrenda okupatu zuen eta palestinar ibilgailuek Salah al-Din errepidearen zati handiak erabiltzea debekatu zituen eta Irsaelgo 4. autopista bihurtu ziren. 12 checkpoint ezarri zituen Israelgo armadak errepide horretan[2]. 2000 eta 2005 artean Bigarren Intifada izan zenean israeldarrentzat ere itxi zen errepidea, zati txiki batzuk ezik.

Hamasen kontrola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an Gazako kontrola Hamasek eskuratu zuen Al-Fatah alderdiaren aurrean eta ordutik haiek dira checkpointak kontrolatzen dituztenak[2].

Hamasen gobernuak errepidean zabaldu eta hobetu egin ditu tuneletatik ekarritako materialarekin[3].

2023ko gatazka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023ko Israel-Palestina gatazka izan zenean israeldarrek Gaza iparraldeko biztanleei 24 ordutan haien bizilekuak utzi eta hegoaldera joateko agindu zien, iparraldea bonbakatzera zihoazela-eta[4]. Milaka palestinarrek Salah al-Din errepidea erabili zuten ibilgailuz ala oinez iparraldetik ihes egiteko. Israeleko aire armadak hala ere errepidean zihoazen konboiak bonbakatu zituen[5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Ingelesez) Gaza's ancient history uncovered. 2005-10-22 (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
  2. a b c d e (Ingelesez) Cunningham, Erin. (2010-03-10). «Ancient Gaza roadway still a vital resource» The National (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
  3. (Ingelesez) Ufheil-Somers, Amanda. (2011-11-28). «Gaza's Tunnel Complex» MERIP (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
  4. (Gaztelaniaz) Azcoiti, Javier Biosca. (2023-10-22). «Un segundo convoy de ayuda humanitaria consigue llegar a Gaza, mientras Israel intensifica sus bombardeos» elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
  5. (Ingelesez) «Strike on civilian convoy fleeing Gaza: What we know from verified video» BBC News 2023-10-14 (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]