Al-Ahli Arab ospitalea
Al-Ahli Arab ospitalea | |
---|---|
المستشفى الأهلي العربي | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Palestina |
Mendeko lurralde | Gazako lur zerrenda |
Palestina Estatuko lurralde-antolaketa | Gazako Gobernazioa |
Hiria | Gaza |
Koordenatuak | 31°30′17″N 34°27′41″E / 31.5047°N 34.4614°E |
Historia eta erabilera | |
Al-Ahli Arab Hospital explosion | |
Jabea | Jerusalemgo elizbarruti anglikanoa Hegoaldeko Konbentzio Baptista Church Mission Society (en) |
Zuzendaria | Suhaila Tarazi |
Webgune ofiziala | |
Al-Ahli Arab ospitalea Gaza hirian dagoen ospitalea da. Hiriaren hegoaldeko Al-Zaytoun auzoan du egoitza, eta Jerusalemgo Eliza Anglikano Episkopalianoak kudeatzen du. Hiriko ospitale zaharrenetako bat da, 1882an sortua.[1][2]
Ospitalearen historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bilakaera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ospitalea 1882tik dago martxan, eta Ingalaterrako Elizaren Misioaren Elkarteak sortu zuen. Geroago, Hegoaldeko Bataiatzailearen Misio Medikoak ospitalea administratu zuen 1954 eta 1982 artean. 1980tik, ospitalea Jerusalemgo Eliza Anglikano Episkopalianoak zuzentzen du, Jerusalemen.
2023 Israel-Gaza gerra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2023ko Israel-Gaza Gerran, urriaren 17ko gauean, asteartean, eztanda bat izan zen ospitalean. Israelek egindako erasoen ondorioz lekualdatutako milaka pertsona zeuden ospitaleko patioan. Horren ondorioz, 500 palestinar baino gehiago hil ziren eta 600 zauritu baino gehiago, Palestinako Osasun Ministerioaren lehen informazioen arabera..[3][4][5][6] Leherketa Israeli leporatzen zioten akusazio zabalduen artean, AEBk ez zuen egoki ikusi sarraskiaren gaineko nazioarteko ikerketa independente bat.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Paulsen, David. (2023-10-16). «Anglican hospital among facilities struggling to respond to growing humanitarian crisis in Gaza» Episcopal News Service.
- ↑ (Ingelesez) «‘Living stones’ of Al Ahli Arab Hospital build a ministry of healing, witness in Gaza» episcopalnewsservice.
- ↑ (Ingelesez) «Gaza hospitals are ‘facing catastrophe’, says Archbishop of Canterbury» The Archbishop of Canterbury.
- ↑ Ostolaza, Maddi Iztueta Olano-Paulo. (2023-10-18). «Bidenek Israelen bertsioa hobetsi du: «Badirudi ospitaleko erasoa beste bandoak egin duela»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).
- ↑ Ostolaza-Igor Susaeta-Maddi Iztueta Olano- Paulo, Igor Susaeta-Maddi Iztueta Olano- Paulo. (2023-10-18). «Ehunka biktima, Israelek Gazako ospitale bati egindako erasoan» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).
- ↑ «Urkullu, Gazako ospitaleari egindako erasoaz: "Zitalkeria erradikalenaren adierazpena da"» EITB 2023-10-18 (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-10-20). «EEUU no ve «apropiada» una investigación internacional sobre la masacre del hospital de Gaza» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-10-20).