San Anton Abesbatza

Wikipedia, Entziklopedia askea
San Anton abesbatza


Datuak
EgoitzaBilbo
Musika motaEuskal tradizioko musika
ZuzendariaAlfredo Hurtado de Saracho
Taldekideak40
Urteak1947 - ...
FundatzaileaIñaki Gallaga
Webguneaanantoneus.wordpress.com

San Anton Abesbatza (Bilbo, 1947) 40 ahots mistoz osatutako euskal abesbatza da, Bilbon Iñaki Gallagak sortua 1947an.[1] Gerra osteko giro frankistan ez zen erraza izan eta Klaudio Gallastegiren laguntzari esker lortu zuten, garai hartan Bilboko San Anton elizako apaiza zena. Euskal tradizioko musika hedatzen, abesten eta biltzen duen abesbatza honen sustatzaile eta eragilea izan zen.[2]

Hiru urte geroago, 1950ean, aurkeztu zen ofizialki Bizkaiko hiriburuko Campos Elíseos antzokian Bengoaren zuzendaritzapean. 1952an Andoni Arregi hartu zuten zuzendari; 1974an José Antonio Calzada; eta 1977an Alfredo Hurtado de Saracho.[1]

Euskeria abesbatza. 1978an sortu zen Estitxu Arregi zuzendariarekin, Bilboko San Anton abesbatza bi abesbatzatan banandu zenean.

Jatorki abesbatza ere hortik atera zen. Andoni Arregi zuzendariarekin eratu zuten. Geroago Marian Urkiola aritu da zuzendari.[3][4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Orfeón San Antón - San Antón Abesbatza - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  2. «San Anton Abesbatza» San Anton Abesbatza 2022-11-13 (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  3. Jatorki abesbatza. «Jatorki abesbatza - Facebook» www.facebook.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-22).
  4. «Jatorki Abesbatza - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]