San Anton Abesbatza
San Anton abesbatza
| ||
---|---|---|
Datuak | ||
Egoitza | Bilbo | |
Musika mota | Euskal tradizioko musika | |
Zuzendaria | Alfredo Hurtado de Saracho | |
Taldekideak | 40 | |
Urteak | 1947 - ... | |
Fundatzailea | Iñaki Gallaga | |
Webgunea | anantoneus.wordpress.com |
San Anton Abesbatza (Bilbo, 1947) 40 ahots mistoz osatutako euskal abesbatza da, Bilbon Iñaki Gallagak sortua 1947an.[1] Gerra osteko giro frankistan ez zen erraza izan eta Klaudio Gallastegiren laguntzari esker lortu zuten, garai hartan Bilboko San Anton elizako apaiza zena. Euskal tradizioko musika hedatzen, abesten eta biltzen duen abesbatza honen sustatzaile eta eragilea izan zen.[2]
Hiru urte geroago, 1950ean, aurkeztu zen ofizialki Bizkaiko hiriburuko Campos Elíseos antzokian Bengoa maisuren zuzendaritzapean. 1952an Andoni Arregi hartu zuten zuzendari; 1974an José Antonio Calzada; eta 1977an Alfredo Hurtado de Saracho.[1]
Askotan saritua izan zen abesbatza, eta lehenengo aldiz abestu zituen zenbait doinu berri batzu. Arregi zuzendariaren iIxina poema eta Intxausti Gonzalez Bastida poetaren Euskal Meza, esate baterako. Bigarren Euskal Abesti Sariketa antolatu zenean, San Anton izan zan abestalde bakarra, Gasteizen, Donostian. Bilbon eta Gernikan abestuaz. Gero, abesti sarituak disko batean ezarri zituen. Jose Olaizola jaun agurgarri eta ereslari bikaina hil aurretik Bilbon eta Donostian egindako jaialdietan, haren abesti eta soinurik nagusienak agertu zituen abesbatzak.
2022ko azaroan 75. urteurrena ospatzeko kontzertua eman zuten Bilboko Filamonicaren aretoan.[3]
Euskeria abesbatza. 1978an sortu zen Estitxu Arregi zuzendariarekin, Bilboko San Anton abesbatza bi abesbatzatan banandu zenean.
Jatorki abesbatza ere hortik atera zen. Andoni Arregi zuzendariarekin eratu zuten. Geroago Marian Urkiola aritu da zuzendari.[4][5]
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1960eko hamarkadan Euskal Meza berri bat sortu izan zenan, SAN ANTON Abesbatza izan zen aukeratua hura abesteko. Agerraldi hura, Bilboko Coliseo Albia Antzokian izan zen, entzule guztien aldetik itzelezko harrera ona izan zuenez disko batean ezarrita grabatu zuten gero. 1970ean Euskal Abestiak diskoa grabatu zuen Abesbatzak. euskarazko 12 abesti herrikoi erakutsi gura izan zuen diskoarekin. Solistak lau hauek izan ziren: Julio Elorza, Josune Arkotxa, Gotzon Zarraga eta Txomin Otazua.
- AGUR JAUNAK Herrikoia Jose Olaizolren moldaketarekin
- DRINGILIN DRON Secundino Esnaola
- BETI MAITE Herrikoia Aretxabaletaren moldaketrekin
- UME EDER BAT Iparragirre Solabarretaren moldaketrekin
- NERE AURTXOA J. Egia
- UDAZKEN DENEAN Jose Olaizola
- ARROSA LILIA P Sorozabal
- AMA BEGIRA ZAZU V. Zubizarreta
- AITA GUREA F. Madina
- KAIKU Herrikoia Laborderen moldaketarekin
- ZUREGAITIK Secundino Esnaola
- MENDIETAN Jose Olaizola
Andoni Arregi zuzendaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]ANDONI ARREGI 1930eko azaroaren 5ean jaio zen Bilbon. Bere aitak, Mikel Arregi, abeslari ospetsu eta Maa Coral det Ensanche-ko zuzendaria izan zenak, abesitiaren bideetatik zuzendu zuen bere semea.
Andoniren zuzendari-lana, hamalau urtekin has zuen, eta horrez gainera txauneskina jotzen zuen trebetasunez. 1952an SAN ANTON abesbatzaren zuzendaritza hartu zuen. Bere arreserki eta lanaren artean Itxina deritzan olertia. nabari izan da.
2024ko errepertorioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Duten errepertorio zabalean, besteak beste, kanta hauek abesten dituzte:[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Orfeón San Antón - San Antón Abesbatza - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
- ↑ «San Anton Abesbatza» San Anton Abesbatza 2022-11-13 (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
- ↑ «75. Urteurrena: Arrakasta Filamonicaren aretoan» San Anton Abesbatza 2022-11-12 (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
- ↑ Jatorki abesbatza. «Jatorki abesbatza - Facebook» www.facebook.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-22).
- ↑ «Jatorki Abesbatza - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-22).
- ↑ «Errepertorioa» San Anton Abesbatza 2021-05-18 (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).