Sanahin monasterioa
Haghpat eta Sanahin monasterioak1![]() | |
![]() | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | ii, iv |
Erreferentzia | 777 |
Kokalekua | Lori ![]() |
Eskualdea2 | Europa eta Ipar Amerika |
Koordenatuak | 41°05′14″N 44°39′58″E / 41.087222°N 44.666111°E |
Izen ematea | 1996 (XX. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Sanahin monasterioa (armenieraz: Սանահին վանք) X. mendean fundatutako armeniar monasterio bat da, Lori probintzian kokatua.
Sanahin izenak "bestea baino zaharragoa" esan nahi omen du armenieraz, seguraski auzoko Haghpat monasterioa baino zaharragoa dela adierazteko. Bi herrixkak eta beraien monasterioak antzekoak dira, bata bestearekin ikusgai ordoki erdibitu batean parez pare kokatuak. Debed errekak banatzen ditu.
1996ko ekainean, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen[1], "Haghpat eta Sanahin monasterioak" izenarekin.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Litekeena da Sanahin monasterioa tenplu aurrekristau baten gainean eraiki izana. Erreferentziak badira ere eliza zaharragoak zeudela bertan, IV. eta V. mendekoak. Egungo monasterioa Khosrovanux erreginak, Axot III.a erregearen emazteak, eraikiarazi zuen 967 eta 970 artean. Kultura mailan garrantzi handia izan zuen, bertan irakasten baitziren gizarte zientziak, medikuntza eta beste zientzia batzuk. Scriptorium garrantzitsua zuen, nondik liburuak irteten ziren, horietako asko miniaturekin.
Monasterioa garai askotako eraikin multzo bat da: Astvatsatsin eliza ("Jainkoaren Ama"), Amenaprkitx eliza ("Salbatore"), nartexak (gavit), San Gregorio kapera, alademia bat, liburutegia eta ezkila-dorrea.
Salbatore elizak lau albo-kapera ditu. Nartexa (armenieraz gavit) elizari atxikia dago eta bi mende geroago eraiki zen, 1181an.
Monasterioa XII. mende arte Kiurikides familiarena zen.
-
San Gregorio kapera.
-
Portikoa
-
Ezkila dorrea.
-
Khatxkar bat.
-
Barneko arkuak
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Gizateriaren Ondarea Armenian | ![]() |
---|---|---|
Haghpat eta Sanahin monasterioak • Geghard monasterioa eta Goiko Azat harana • Ejmiatsingo elizak eta katedrala, eta Zvartnots aztarnategia |