Ejmiatsingo katedrala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ejmiatsingo katedrala
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Cathedral and Churches of Echmiatsin and the Archaeological Site of Zvartnots
Mother See of Holy Etchmiadzin
Էջմիածնի Մայր Տաճար.jpg
Kokapena
Antzinako herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Herrialdea Armenia
Armeniako probintziaArmavir
Municipality of ArmeniaEjmiatsin
Koordenatuak 40° 09′ 42″ N, 44° 17′ 28″ E / 40.161769°N,44.291164°E / 40.161769; 44.291164Koordenatuak: 40° 09′ 42″ N, 44° 17′ 28″ E / 40.161769°N,44.291164°E / 40.161769; 44.291164
Historia eta erabilera
Irekiera303
Erlijioa Armeniar apostolu-eliza
Elizbarrutia Diocese of Armavir Itzuli
Araratian Pontifical Diocese Itzuli
Arkitektura
Estiloa Armenian architecture Itzuli
Garaiera 27 m
Zabalera 23 m
Luzera 29 m
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia 1011-001
Eskualdea[I] Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea bilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Ejmiatsingo katedrala (armenieraz: Էջմիածնի մայր տաճար, Ēǰmiatsni mayr tačar) Armeniar Elizaren ama-eliza da, Ejmiatsin hirian kokatua. Armeniako eraikin kristau zaharrena da, 303an eraikia, nahiz eta gerora zaharberritua. Aditu batzuen ustez, munduko katedralik zaharrena da[1][2].

2000ko ekainean, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen[3], "Ejmiatsingo elizak eta katedrala, eta Zvartnots aztarnategia" izenarekin.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrizko eliza IV. mende hasieran eraiki zuen[4] (301 eta 303 artean tradizioaren arabera) Armeniako patroi Gregorio Iluminatzaileak, Tiridates III.a erregeak kristautasuna estatu-erlijiotzat hartu zuenean. Lehenagoko tenplu bat ordezkatu zuen, armeniar paganismotik kristautasunerako bilakaera irudikatuz. Egungo eraikinaren muina 483an eraiki zuen Vahan Mamikonian nobleak, persiarrek katedrala larri kaltetu ondoren. Fundatu zenetik V. mendeko bigarren erdiraino, Ejmiatsin Katholikosaren egoitza izan zen, hau da, Armeniar Elizaren buruaren egoitza nagusia.

Nahiz eta garrantzia inoiz ez galdu, katedralak halako utzikeria jasan zuen. 1441ean elizburua bertan berrezarri zen eta horrela dirau gaur arte[5]. Harrezkero, Armeniar Elizaren egoitza administratibo nagusia da.

Safaviek Ejmiatsin arpilatu zutenean 1604ean, erlikiaak eta harriak katedraletik eraman zituzten Julfa Berrira (Teherango armeniar auzora), armeniarren lurraldearekiko atxikimendua ahultzeko. Harrezkero, katedralak berrikuntza ugari izan ditu. XVII. mende amaieran ezkila-dorreak gehitu zizkioten eta 1868an sakristia eraiki ekialdean[6].

Sobiet garaian gutxiagotua, Ejmiatsin biziberritu egin zen XX. mendearen bigarren erdian eta, batez ere, Armeniak independentzia lortzean[6].

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Benedict, C. T.. (2007). One God in One Man. , 121 or. ISBN 978-1-4343-0106-2
    Aipua: «The Holy Etchmiadzin cathedral, dates back to the fourth century, and is thought to be the oldest Christian cathedral in the world.»The Holy Etchmiadzin cathedral, dates back to the fourth century, and is thought to be the oldest Christian cathedral in the world.
    .
  2. Holy Etchmiadzin. Diocese of the Armenian Church of America (Eastern)
    Aipua: «The cathedral dates back to the 4th century, and is reckoned the oldest Christian cathedral in world.»The cathedral dates back to the 4th century, and is reckoned the oldest Christian cathedral in world.
    .
  3. Cathédrale et les églises d’Etchmiadzine et le site archéologique de Zvarnotz. .
  4. Arakelian; Yeremian; Arevshatian; Bartikian. (1984)., 571 or..
  5. Adalian. (2010)., 128 or..
  6. a b Hewsen, Robert H.. Armenia: A Historical Atlas. University of Chicago Press, 259 or. ISBN 0-226-33228-4.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]