Armeniar monasterioen multzoa Iranen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Armeniar monasterioen multzoa Iranen1
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Qareh kelissa.jpg
Mota Kulturala
Irizpideak ii, iii, vi
Erreferentzia 1262
Kokalekua  Iran
Eskualdea2 Asia-Pazifikoa
Koordenatuak 38° 58′ 44″ N, 45° 28′ 24″ E / 38.97889°N,45.47333°E / 38.97889; 45.47333Koordenatuak: 38° 58′ 44″ N, 45° 28′ 24″ E / 38.97889°N,45.47333°E / 38.97889; 45.47333
Izen ematea 2008 (XXXII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Armeniar monasterioen multzoa Iranen, Ekialdeko eta Mendebaldeko Azerbaijan probintziatan kokatua, hiru armeniar elizen multzoa da, VII. eta XIV. mende artean ezarriak. 129 hektareatan hedatzen dira guztira eta hauek dira:

  • San Tadeo monasterioa
  • San Eztebe monasterioa
  • Dzordzor kapera

2008an, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zituen, (ii), (iii), eta (vi) irizpideekin[1]: armeniar tradizio dekoratibo eta arkitektonikoen balio berebizikoak dituelako, armeniar kultura hedatzeko gune nagusia delako eta San Tadeo apostoluaren erromesaldia delako, berau armeniar erlijio-tradizioetako giltzarria dena. Antzinako armeniar kulturaren azken ordezkari dira bere hegoaldeko periferian.

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Tadeo monasterioa

Hiru monumentuek adierazagarri dira arkitektura-estilo ugariren batuketarena: bizantziarra, persiarra, ekialdeko ortodoxoa, asiriarra, islamdarra eta armeniarra [2][3][4].

San Tadeo monasterioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Tadeo monasterioa (armenieraz: Սուրբ Թադէոսի վանք, Surb Tadeosi vank' ; persieraz: کلیسای حضرت تادئوس‎, Kelisā-ye Ḥaẓrat-e Tādeus) bi eremutan banatua dago. Lehenengoak 29,85 ha ditu eta monasterioa bera eta lau kapera daude bertan. Harresia du eremuaren inguruan 64x51 m luze-zabal, dorreekin angeluetan. Harresiari atxiki, etxebizitzak eraiki dira monjeentzat. Barneko patioan, erlijiozko eraikuntza nagusiak 41,7x23,6 m luze-zabaleko eremuan daude. Sarrera nagusiak lau zutabe handi ditu. Eliza nagusiak, eliza zuria deritzonak, greziar gurutze itxurako oinplanoa du. Aterki itxurako kupula eta ezkil-dorrea du. Eliza beltz bat ere badago, multzoko antzinakoena, kupula bat ere baduena. Fatxadak kolore ezberineko harlandu-bandaz osatua daude, armeniar arkitekturaren ezaugarria. Barnealdeko ormamentazioa armeniar eta persiar gaien nahastura da. Monasterioaren ipar-ekialdean beste hiru kapera daude[4].

Bigarren eremua 2 km ingurura dago, hego-ekialderantz, eta 1,98 ha ditu. Bertan dago bosgarren kapera, Sandokt kapera[5]. Inguruko bi hilerrietako batwan sarkofago bat dago[4].

San Eztebe monasterioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Eztebe monasterioa

San Eztebe edo San Stepanos monasterioa (armenieraz: Սուրբ Ստեփանոս վանք, Surb Stepanos Vank; persieraz: کلیسای سن استپانوس‎, Kelisā-ye San Estepānus) Araxes ibaiaren arroilean dago, Azerbaijanen mugan. Monasterioaren etdugunea 72,06 ha ditu. Kapera nagusia aldapa malkartsu batean dago, 48x72 m luze-zabaleko eremu harresituan. Monjeentzako etxebizitzak ete badaude monasterioaren ondoan. Eliza, greziar gurutze oinplanokoa, 27 m luze eta 25 m garai da. Lau zutabedun sarrera bi mailako ezkil-dorrea du gainean; lehen maila laukizuzen itxurakoa da eta bigarrenak zutabeak ditu aterki-itxurako kupula eusteko. San Tadeok bezala, kolorezko harlandu-bandak ditu fatxadan. Barnealdean margoak daude, Ejmiatsin elizakoen antzekoak, arte kristau eta islamikoaren arteko nahasturan oinarrituak[4].

Ibaian behera beste eremu bat dago (10,85 ha) non herrixka, hilerria eta eliza bat kokatzen diren. Herrixka suntsitua dago, eliza izan ezik, zeina basilika itxurakoa den, lau zutaberekin kupula bat eusten. Hilerrian XVI. mendeko hilobiak ditu[4].

Ibaian gora, 10 km ingurura, Chupan kapera dago, Jolfa herrixkaren ondoan. Ondo mantendua dago eta oinplanoa 5,5x6,5 m da. Kupula bat du danbor baten gainean, baina inguruko beste egiturak hondatuak daude[4].

Dzordzor kapera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dzordzor kapera

Dzordzor kapera (armenieraz: Ծոր Ծորի Սուրբ Աստվածածնի մատուռ, persieraz: کلیسای زور زور‎) Makuchay ibaiaren haranean dago eta 0,79 ha hartzen ditu. Egun ikusten dena aspaldiko monasterio handi baten arrastoak dira, kapera 600 m urrutirago berreraiki baitzen urazpitik salbatzeko urtegi bat eraikitzean[6]. Eraikina desmuntatu baino lehen, plano zehatzak egin ziren eta desmuntatzeko elementuak zenbakitu, berdin-berdin bermuntatu ahal izateko kokapen berrian. Berrereikuntzan erabilitako 1500 harlanduetatik 250 bakarrik izan ziren berriak. Berreraikuntza 1987–88 urteetan izan zen[6].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]