Santa Maria eliza (Bermeo)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Santa Maria eliza
Logotipo del Gobierno Vasco.svg Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Bermeoko hirigune historikoa
Santa Maria eliza - Bermeo.jpg
Bermeoko Santa Maria eliza.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Herria Bermeo
Koordenatuak 43° 25′ 14″ N, 2° 43′ 18″ W / 43.4206°N,2.72167°W / 43.4206; -2.72167Koordenatuak: 43° 25′ 14″ N, 2° 43′ 18″ W / 43.4206°N,2.72167°W / 43.4206; -2.72167
Historia eta erabilera
Izenaren jatorria Mariaren Jasokunde
Erlijioa katolizismoa
Elizbarrutia Bilboko elizbarrutia
Arkitektura
Estiloa Arkitektura neoklasikoa
Neorromanikoa
Ondarea
EJren ondarea 13

Santa Maria eliza Bermeoko eliza berriena da, XIX. mende erdialdean Silvestre Perez arkitektoak eraikia.

Eliza hau Talako Santa Maria eliza bota egin behar izan zutelako eraiki zen, haren egoera kaxkarra zelako, eta Bermeoko fededun kopuru handia hartzeko beste bi elizak ez zirelako nahikorik. Obrak 1823an hasi ziren eta 1858an bukatu baziren ere, ez zuten inauguratu 1866. urtera arte. Hala eta guztiz, estreinakoan bukatu gabe zegoen bai kanpotik bai barrutik. Dorrea esate baterako, 1899an bukatu zuten.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikina neoklasikoa da, alboetan bi dorrez hornitua. Eskuinekoak kanpaiak ditu, eta eskerrezkoa ez zen amaitu. Fatxada nagusian portikoa du, doriar kolomek eusten duten frontoi klasiko batez osatua. Oinplanoa greziar gurutze itxurakoa da, erdialdean kupula oktogonal batek estalia. Kupula eusten duten arkuen artean lau erretaula daude eta sarreran alboetan bi kapera.

Erretaula[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erretaula neoklasikoen multzo bateratua da. Bere egitura arkitektonikoak predela, gorputza eta atikoa ditu; Bermeoko Santa Mariaren tenpluko nabearen angeluetako xedretan daude. Pedro Belauntzaren trazaren arabera egin zituzten 1869 eta 1871 bitartean; José Alcoberroren eskulturak ditu. Oinplano mugitua du, aurrealde ganbila du. Exedrak, aldiz, hondo ahurra du eta alboetan euskarri diagonalak ditu. San Joanen erretaulan etzanda dagoen eskultura bat dago kutxatila barruan; hori kenduta, predelean sagrarioak daude erdiko aldearen harmailetan; Arrosarioko Ama Birjinaren eta San Josefen kasuan, gainera, sagrarioak eta erretaulak garaikideak dira. Gorputz bakarrean erdi-puntuko hormakonka dago, giltzarrian dekorazioa du eta alboetan zutabe korintiarrak eta ordena bereko traspilastrak. Taulamendua zutabeen aurrean zabaltzen da, eta hortxe hasten da gero frontoia. Taulamendua eta frontoia, biak zabaltzen dira aurrealdean. Frontoi triangeluarrak tinpano dekoratua du gainean, akrotera moduko txarroak alde banatan eta koroa modukoa gailurrean, hodeiz eta izpiz inguratuta eta erdian triangelua duela. Erretaulen albo banatan, diagonaleko euskarrien gainean, tailak daude multzo bakarraren inguruan.

Ebanjelioaren aldean San Joan Bataiatzailea eta Andre Maria Arrosariokoren erretaulak daude. San Joan Bataiatzailearen erretaulak titularra du eta alboetan San Sebastian eta San Rokeren mukuluak; horiek kutxatila baten gainean daude eta kutxatilaren barruan Balentin Berriotxoa sainduaren irudi etzana. Andre Mari Arrosariokorenean, taila titularrarekin batera, San Isidro eta Maria de Cervelló mesedetako Santuaren irudiak daude. Gutunaren aldean, Sortzez Garbiaren erretaulak titularraren irudi barrokoa erakusten du erdian; eta alboetan, San Luis Gontzaga eta San Antolinen irudiak; San Josefen erretaulan, horren irudiaz gain San Andres Avelino eta San Erramun Jaiogabearen irudiak daude.

Polikromia neoklasikoa da, dekorazio-elementuetan doratuak ditu, eta gainontzekoan marmoreatua nahastu egiten da zutabe, pilastra eta hormakonkaren beix kolorearekin. Tailek oihal lisoak dituzte eta haragi-kolorea leunduraz lortu zuten.

Erretaulok aro neoklasikoaren eskultura-programarik osoena dute. Hamaika irudi daude, eta, formari dagokionez, oso ondo eginak Josep Alcoverro eskultore katalanaren eskutik. Eskultura-multzo horrek Bizkaiko erretaulagintza neoklasikoan osoena da. Garrantzitsuak dira, gainera, Bizkaian dagoen erretaula-multzorik ugariena delako, arkitektura eta eskulturaren artean osotasuna erakusten dutelako eta tenpluarekin bat egiten dutelako harmonian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Santa Maria eliza (Bermeo) Aldatu lotura Wikidatan