Sergiño Dest

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sergiño Dest

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSerginho Gianni Dest
JaiotzaAlmere2000ko azaroaren 3a (23 urte)
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
 Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
Hizkuntzaknederlandera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Jong Ajax2018 / 2020181
Ameriketako Estatu Batuetako futbol selekzio nazionala2019 / 30
Amsterdamgo Ajax2019 / 2020230
Bartzelona Futbol Kluba2020ko urriaren 1a / 512
A.C. Milan2022ko irailaren 1a / 2023ko ekainaren 30a80
PSV Eindhoven2023ko abuztuaren 21a /
 
Posizio edo espezialitateaalboko atzelaria
Pisua62 kilogramo
Altuera175 zentimetro

serginodest.komi.io
Instagram: sgd_2 UEFA: 250112998 Edit the value on Wikidata

Serginho Gianni Dest (Almere, Herbehereak, 2000ko azaroaren 3a) Herbehereetako Eredivisie ligako Amsterdamgo Ajaxen jokatzen duen atzelaria da. Estatubatuar jatorria du, nahiz eta Herbehereetan jaio. Gainera, Estatu Batuetako futbol selekzio nazionalean ere jokatzen du. Futbolean espezializatutako transfermarkt orrialdearen arabera, 20 milioi euroko balioa du.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere gurasoak Herbehereetara joan ziren bizitzera Sergiño jaio baino lehenago. Bere hiriko Almere City FC taldean ibili zen behe-kategorietan. Txiki-txikitatik ikusten zen sekulako maila zuela, bere adineko jokalariengan oso berezia. 2012an, 11 urterik ez zituela, Ajaxek fitxatu zuen, eta talde jubenilarekin kontratua egin zion. Laster hasi zen kadetetan jokatzen, bera baino zaharragoekin. 16 urte betetzera zihoala 17 urtez azpiko taldera igo zen, eta urte bat beranduago, 19 urtez azpikora. 2019ko urtarrilaren 1ean, Ajaxen bigarren taldera igo zen Herbehereetako futbol txapelketako bigarren mailara. Ez zuen asko iraun bertan. Bere posizioa hegaleko jokalaritik eskuin atzelarira pasa zen, eta 2019ko udako denboraldiaurrean lehen taldearekin jokatzen hasi zen. 2019ko irailaren 12an, ofizialki, lehen taldera igo zuten, eta oso denbora gutxian postuaren jaun eta jabe egin zen, Noussair Mazraoui marokoarrari aurrea hartuz.

2020ko martxoaren 27an eguneratua.
Kluba Urtea Partida(k) Gola (k) Asistentzia (k)
Ajax B 2019 18 1 2
Ajax 2019- 35 2 6

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]