Shinjuku Gyoen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Shinjuku Gyoen lorategiak
Lorategien mapa

Shinjuku Gyoen (japonieraz: 新宿御苑?) Tokioko Shinjuku eta Shibuya auzoen artean dagoen lorategia da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edo Aroan Naitō familiaren egoitza zen baina ondoren Enperadorearen eskutan gelditu zen. 1906an osatu ziren lorategiak baina 1945eko bonbaketek erabat suntsituta utzi zituzten. Berriztu eta 1949an ireki zituzten publikoarentzako.

2001ean Ingurugiro Ministerioak hartu zituen eta ordutik "Shinjuku Gyoen Nazio lorategiak" izena dauka.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

3'5 kilometrotako diametrodun lurretan 58'3 hektarea hartzen dituzte lorategiek. Hiru estilo bereizten dira, Frantses lorategia, Ingelesa eta Japoniarra. Hanami garaian, hau da gereziondoak loratzen direnean, Tokioko txokorik estuimatuena da Shinjuku Gyoen, izan ere parkean dauden 20.000 zuhaitzetatik 1.500 gereziondoak baitira.

1892an negutegia altxatu zen, baina 1945eko bonbaketak hautsi egin zuenez, gaurf egun dagoena 1950koa da. Bertan 1.700 landare tropikal eta azpitropial daude.

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat geltoki daude bertan:

  •      Marunouchi lerroko Shinjuku-gyoemmae geltokia.
  •      Chūō-Sōbu lerroko Sendagaya geltokia.
  •      Fukutoshin lerroko Shinjuku-sanchōme geltokia.

Koordenatuak: 35° 41′ 14″ N, 139° 42′ 50″ E / 35.687258°N,139.713791°E / 35.687258; 139.713791