Si bemol maior

Wikipedia, Entziklopedia askea
Si♭ maior
Musika
Tonalitate erlatiboaSol menor
Tonalitate paraleloaSi bemol minor
Notak
si♭, do, re, mi♭, fa, sol, la, si♭

Si bemol maiorra (Europako notazioan Si♭M ere bai, eta B♭ notazio amerikarrean) musikan eskala maiorreko tonalitateetako bat da, si♭ notatik abiatuta; eskala maiorra horrela dago osatuta: si♭, do, re, mi♭, fa, sol eta la. Bere gako-armadurak bi bemol ditu, si eta mi bemol. Haren minor erlatiboa sol minor tonalitatea da, eta tonalitate homonimoa si bemol minorra da.

Escala en si bemoll major
Eskala bera bemol maiorrean

Si bemol maiorra tonalitate erosoa da haize-instrumentu gehienentzat, bereziki tonalitate horretan daudenentzat, hala nola, klarinetea, tronpeta eta saxofoia.

Haydnen 98. sinfonia tonalitate honetan idatzi zen lehen sinfonia izan zen, eta Haydnek tronpetak eta tinbalak sartu zituen. Hala ere, lehenago, Michael Haydn anaiak si bemol maiorrezko sinfonia bat idatzi zuen, 36. zenbakikoa. Bestalde, Mozarten pianorako hogeita bost kontzertuetatik bost si bemol maiorrean idatzita daude.

Si bemol maiorreko tonalitateko musika-lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]