Sinai
| Sinai | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mendirik altuena | Santa Katalina mendia |
| Garaiera | 730 m |
| Mota | penintsula eta basamortua |
| Azalera | 60.000 km² |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 29°30′00″N 33°50′00″E / 29.5°N 33.833333333333°E |
| Ur-gorputza | Mediterraneoa Itsaso Gorria Aqabako golkoa |
Sinai[1] —Sinai penintsula bezala ere ezaguna— (arabieraz: شبه جزيرة سيناء; hebreeraz: סיני) Ekialde Hurbileko penintsula da. Iparraldean Mediterraneo itsasoa; mendebaldean Suezeko istmoa (Afrikako muga eta gaur egun Suezeko kanalaren kokalekua); ekialdean Egipto eta Israel arteko muga eta Negev basamortua; ipar-ekialdean Gaza eta hegoaldean Itsaso Gorria. Itsasoan golko bi sortzen ditu: mendebaldean Suezekoa eta ekialdean Aqabakoa.
Politikoki penintsula Egiptokoa da, eta alde bitan zatitzen da: Iparraldeko Sinai (Shamal Sina' ) eta Hegoaldeko Sinai (Yanub Sina' ). Sinaik 58.842 km²-ko azalera du, eta 379.000 biztanle, gehienak beduinoak. Hiri nagusiak Taba eta Xarm el-Xeikh dira.
Iparraldeko aldea hareazko basamortua da; hegoaldekoa, berriz, menditsua. Mendirik altuena 2.642 metroko Santa Katalina mendia bada ere, famatuena Itun Zaharrean agertzen den Sinai mendia (2.285 m) da[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
- ↑ Vaux, Roland de. (1978). The early history of Israel. Westminster Press ISBN 0-664-20762-6. PMC 3669566. (kontsulta data: 2022-03-28).
