Sombrero galaxia

Koordenatuak: Zeruko mapa 12h 39m 59.4s, −11° 37′ 23″
Wikipedia, Entziklopedia askea
Sombrero galaxia
Sombrero galaxia (M104)
Iturria: HST/NASA/ESA.
Ezaugarriak
Itxurazko magnitudea8.98
Behaketa datuak (J2000 garaia)
KonstelazioaVirgo
Igoera zuzena12h 39m 59.4s
Deklinazioa-11° 37′ 23″
Gorriranzko lerrakuntza0.003416
Heliozko abiadura erradiala1024
Erdiarekiko abiadura904
Beste izenak
Messier 104, NGC 4594, PGC 42407, UGC 293, GC 3132

Sombrero galaxia (Messier 104 edo NGC 4594 bezala ere ezaguna) Virgo konstelazioko galaxia kiribil bat da, Lurretik 28 milioi argi urteko distantziara dagoena. Pierre Méchainek aurkitu zuen 1781ean.

Nukleo handi eta distiratsu bat du, ez ohiko erdiko irtengune bat, eta hautsezko zerrenda nabarmen bat disko galaktikoan. Lurretik ertzez ikusia da, kapela itxura ematen diona ilbetearen diametroaren bosten batean.

8. magnitudeko Sa edo Sb motako galaxia kiribil bat da. Ikusezina da begi hutsez, baina erraz ezagutu daiteke teleskopio txikiekin.

Informazio orokorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galaxia Virgo konstelazioan dago, Virgoko kumuluaren kidetzat hartzen ez den arren. Berriki eginiko ikerketa batek 10 megaparseceko erradio batean dagoen galaxiarik distiratsuena bihurtzen du, -22,8ko berezko magnitude absolutuarekin.

M104 galaxiaren diametroa 50.000 eta 140.000 argi urte bitartekoa da. Bere masa, gutxi gora-behera, 800.000 milioi eguzkirena da.

M104k kumulu globular sistema ugari ere badu, teleskopio handiekin horietako zenbait ehundaka ikusgarriak direlarik eta 2000 edo gehiagoko estimatutako populazioarekin, Esne Bidea orbitatzen dutenak baino askoz gehiago.

Berriki lortutako irudiek galaxia honek oso tamaina handiko halo galaktiko bat duela adierazten dute. Dirudienez, bere erdigunean, 109 eguzki masako masa duen zulo beltz erraldoi bat ere badu.

Aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendearen amaieran aurkitua izan zen, ziur asko Pierre Méchainek, galaxia honen aurkikuntza 1783ko maiatzak 6an adierazi zuena. Messier Katalogoaren hasierako argitalpenaren ondoren gehitutako lehen Messier objektua izan zen. Messierrek berak eskuz gehitu zuen bere kopia pertsonalean 1781eko maiatzak 11n "oso nebulosa ahula" bezala deskribatuz.

Modu independentean aurkitu zuen William Herschelek 1784ko maiatzak 9an.

1912an, Vesto Slipherrek M104 galaxiak gorrirako korrimendu handia zuela aurkitu zuen. Lurretik 1000 kilometro segundoko abiaduran aldentzen ari dela kalkulatu zen, abiadura handiegia Esne Bideko objektu batentzako. Hau izan zen M104 nebulosa bat ez zela pentsarazi zuten klabeetako bat, lehen pentsatu izan zen bezala, eta unibertsoa norantz orotan hedatzen ari dela.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]