Standardbred

Wikipedia, Entziklopedia askea
Standardbred
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus

Standardbred zaldi-arraza amerikarra da, arnes-lasterketetan duen trebetasunagatik ezaguna, non arrazako kideak trostan edo pausuan lehiatzen diren. Ipar Amerikan garatua, Standardbred zaldia mundu osoan da ezaguna, eta arrazaren odol-leinuak XVIII. mendean aurki daitezke Ingalaterran. Ondo eraikitako zaldi sendoak dira, jarrera onekoak. Arnes-lasterketez gain, Standardbreda hainbat zaldi-jardueratarako erabiltzen da, zaldi ikuskizunak eta plazer ibilbidetarako barne, batez ere, Estatu Batuetako Mendebalde Ertainean eta Estatu Batuetako Ekialdean eta Ontarioko hegoaldean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hambletonian 10 zaldia

XVII. mendean, lehenengo trosta-lasterketak egin ziren Ameriketan; normalean zela gainean, zelaietan. Dena den, XVIII. mendearen erdialderako, ibilbide ofizialetan egin ziren trosta lasterketak, zaldiek arnesa zutela. Standardbred arrazaren oinarri izan diren arrazak hauexek izan dira: Narragansett Pacer, Canadian Pacer, Odolgarbia, Norfolk Trotter, Hackney eta Morgan.

Standardbreden oinarrizko odol-lerroak 1780an Ingalaterran jaiotako Odolgarbi baten arrastoa du, Messenger izenekoa[1]. 1788an Estatu Batuetara inportatutako garaño grisa zen. Ordoki-lasterketako zaldi ugari sortu zituen, baina, batez ere, bere birbilobagatik egin zen ezaguna, Hambletonian 10engatik, Rysdyk's Hambletonian bezala ere ezaguna; 1849an jaio zen; arrazaren oinarrizko aitatzat hartua, eta Standardbred guztien sorburua da[2]. Hambletonian 10 Norfolk Trotter-eko ama batetik zetorren, eta behorra eta moxala William Rysdyk New York estatuko baserritarrak erosi zituen, moxalak, hiru urte zituela, beste zaldi batzuen aurka lasterketa arrakastatsua egin zuenenean. Zaldiak 1.331 kume sortu zituen, eta horietatik 40k milia bat 2 minutu eta 30 segundo azpitik egin zuten[3].

Dan Patch, Standardbreden pausuko aita esanguratsua, 1900 inguruan

Eragin handiko beste aita bat Diomed odolgarbia izan zen, 1777an jaioa. Diomed odolgarbiaren-bilobak, American Star-ek, 1822an jaioa, eragin handia izan zuen arrazaren garapenean American Star 14aren bidez bere ondorengoen behorretan, zeinak Hambletonian 10rekin gurutzatu baitziren[4][5][6][7]. Kirola, izan ere, ospea hartzen hasi zenean, hazkuntza selektiboagoa egin zen arnes-trosta azkarrago ekoiztu ahal izateko.

Lehen Standardbred arrazen erregistro nazionala Trotting Horse Breeders Elkarteak sortu zuen Estatu Batuetan, 1879an[8]. Izena ugalketarako eskatzen zen «estandarra» zela eta sortu zen, hau da, denbora-muga jakin batean kilometro bat trostan edo pausoan ibiltzeko ahalmena[9]. Standardbred bakoitzak, bi minutu eta 30 segundo baino gutxiagotan, trostan milia bat egiteko gai izan behar zuen. Gaur egun, Standardbred asko jatorrizko estandar hori baino azkarragoak dira[10], hainbatek 1 minutu eta 50 segundotan egiten baitute milia, eta pausu-zaldiak baino segundo batzuk motelago egiten dute trostan. Trosta-zaldietan odol-lerro apur bat desberdinak aurkitzen dira pausu-zaldiekin alderatuz, nahiz eta biek beren ondarea Hambletonian 10eraino daramaten.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Standardbreda Odolgarbia baino astunagoa da, baina, hala ere, kalitatea eta fintasuna erakusten du

Standardbreda Odolgarbia baino gihartsuagoa eta gorputz luzeagokoa izan ohi da. Era berean, jarrera lasaiagoa du estrategia handiagoa behar duten lasterketetan eta odolgarbien lasterketetan baino abiadura aldaketa gehiago. Standardbreda pertsonei zuzendutako zaldia da, eta entrenatzeko erraza.

Oro har, apur bat astunagoak dira Odolgarbiak baino, baina hanka fin eta sendoak eta sorbalda eta atzealde indartsuak dituzte. Standardbredak altuera zabala du, 142tik 173 cm-ra doana, nahiz eta gehienak 152 eta 163 cm artekoa den[11]. Beste kolore batzuk ikusten diren arren, gehienetan marroi-gorrixka, marroia edo beltza[12] izaten dira, nahiz eta, adibidez, gaztaina, grisa eta nabarra ere aurkitu daitezkeen[11].

Standardbredak, normalean, 360 eta 450 kg arteko pisua du[12]. Haren burua fina eta zuzena da, kopeta zabalekin, sudur-zulo handiak eta aho txikikoa. Standardbreden gorputz tipikoa luzea da, eta gurutzea, ondo definituta; sorbalda sendoak ditu, eta muskuluak luzeak eta astunak dira, eta horrek urrats luzeetan laguntzen du. Standardbreden lepoa gihartsua da, eta apur bat arkuduna izan behar du, luzera ertaina eta luzea duena. Hankak gihartsuak eta sendoak dira; orokorrean, oso apatx gogorrak eta iraunkorrak ditu.

Ibilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakarkako Standardbredak trosta edo pausora jo ohi dute lasterketan. Trostarien lasterketa-ibilerarik gogokoena trosta da, non zaldien hankak diagonalean binaka mugitzen diren; eskuineko aurreko hanka aurrera egiten duenean, ezkerreko atzeko hanka ere aurrera egiten du, eta alderantziz. Pausua alboko bi taupadako ibilaldia da; pausu-zaldien aurreko hankak alde bereko atzeko hankekin batera mugitzen dira. Hala ere, arrazak beste zaldi-ibilera batzuk egiteko gai da, lauhazka barne, nahiz eta ibilera hori arnes-lasterketetan zigortua den[12].

Pausu-zaldiek, oraindik, trosta egiteko gaitasuna mantentzen dute, eta erregulartasunez egiten dute; hala ere, lasterketa egiten duten ibileraren arabera daude etiketatuta. Gainera, trostari batzuk pausoan joateko gai dira, baina nahiago dute trostan aritu. Gaur egungo Standardbredak bere ibilbide osoan ibilera berean egiten du lasterketa, salbuespen arraroekin[13]. Eta ibilerak antzekoak diren arren, pausua trosta baino azkarragoa da[13].

Pausuan ibiltzeko gaitasuna DMRT3 genearen puntu bakarreko mutazio bati lotuta dago, zeina bizkarrezur-muineko neuronen I6 azpisailean adierazten den; eremu hori da gorputz-adarraren mugimenduak kontrolatzen dituen lokomozio-sarea koordinatzeaz arduratzen dena. Mutazio puntualak genearen amaiera goiztiarra eragiten du geldiketa-kodoi bat kodetuz, eta, horrela, transkripzio-faktore horren funtzioa aldatzen du[14]. Bereziki, bai pausua eta bai trostako American Standardbredak finkoak dira DMRT3 aldaerarako[15]. Horrek Standardbreden trosta eta pausua kontrolatzen dituen aldaera genetiko gehigarri bat, gutxienez, badagoela iradokitzen du. Hala ere, Europako Standardbreda ez dago, oraindik, konponduta DMRT3 aldaera horretarako, nahiz eta homozigotoek errendimendu-erregistro hobeak dituzten[15][16].

Hazkuntza praktikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1939an, United States Trottin Associationen fundazioan, erregistro liburu-itxi bat proposatu zen. Genero liburua ez zen, ofizialki, 1973ra arte itxi, baina litekeena da, aurretik, behin betiko, itxi izana[17]. 2009an, arrazaren barnean aniztasun genetikoaren galera murrizteko ahaleginean, United States Trottin Associationek, urteko, 140 behorrera mugatu zuen jaio berri guztientzat[18][19]. Hori berehala sartu zen indarrean trosta egiten zuten garañoentzat, eta pixkanaka-pixkanaka pausuko garañoentzat[18][19].

Gaur egungo Standardbredak, normalean, ibilera motaren arabera hazten dira, hau da, trostariak trostariekin hazten dira, eta pausukoak pausukoekin[20] Trostariak pausuko bat ekoiztea posible den arren, ibileraren berariazko hazkuntza-praktika hauek Standardbreda bi azpipopulaziotan bereizten ari da, ibilera motan oinarrituta, beste arraza batzuetan baino bereiziago[20][19].

Osasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garapenaren gaixotasun ortopedikoak (DOD)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osteokondrosia (OC), osteokondrosia disekatua (OCD) eta erlazionatutako beste garapen ortopediko gaixotasunak (DOD) maiztasun handian agertzen dira Standardbreden[21]. OC/OCD baldintza moderatua, eta oso heredagarria da Standardbred eta antzeko arrazetan, eta arrisku-faktore genetikoak identifikatu dira[22][23]. Aurkikuntza horiek hazkuntza-praktiken aldaketa batek arrazaren barneko prebalentzia murriztu dezakeela iradokitzen dute; hala ere, lesioak bere kabuz edo kirurgikoki konpondu edo zuzendu daitezke.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arnes lasterketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Standardbredak ezagunak dira arnes-lasterketetan duten trebetasunagatik, munduko zaldi azkarrenak baitira. Abiadura dela eta, Standardbreda mundu osoko beste arnes-arraza batzuk berritzeko erabiltzen da, hala nola Orlov Trotter eta French Trotter.

Australian, Kanadan, Zelanda Berrian, Erresuma Batuan eta Estatu Batuetan lasterketak egiten dira, bai trostarientzat, bai pausu-zaldientzat ere. Europa kontinentalean, arnes-lasterketa guztiak trostari artean egiten dira. Ipar Amerikako trostarientzako lasterketa nagusiak barne hartzen dituzte Peter Haughton Memoriala bi urtekoentzako, eta World Trotting Derby, Yonkers Trot, Hambletonian eta Kentucky Futurity hiru urtekoentzat. Hambletonian lasterketari, batzuetan, «Kentucky Derby of Harness Racing» deitzen zaio. Trosta Koroa Hirukoitza Yonkers Trot, Hambletonian Stakes eta Kentucky Futurity-k osatzen dute.

Standardbred amix zalgurdi bati tiraka

Ipar Amerikako pausu-lasterketa garrantzitsuenetako batzuk dira: Woodrow Wilson eta Metro Stake bi urteko zaldientzat eta Little Brown Jug, Meadowlands Pace, North America Cup eta Adios Pace hiru urtekoentzat. The Little Brown Jug, Messenger Stakes eta Cane Pace-k Pausuko Koroa Hirukoitza osatzen dute. Australiako eta Zeelanda Berriko lasterketa nagusien artean, New Zealand Trotting Cup, Miracle Mile Pace eta Inter Dominion serieak daude.

1968an, Zeelanda Berrian hazitako Cardigan Bay zaldia milioi bat dolar irabazi zituen lehen Standardbred zaldia izan zen, eta bederatzigarrena mundu osoan (lehen zortziak Odolgarbiak ziren). Estatu Batuetan ezaguna zen, eta Stanley Dancer-ekin Ed Sullivan Show-en agertu zen «milioi dolarreko zaldi» gisa[24].

Beste erabilera batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Standardbred arrazaren zaldi-heziera

Standardbreda zaldi ikuskizunetan ere erabiltzen da, baita plazer ibilalditarako ere. Zalgurdi arinekin ere ezagunak dira Amix herriarentzat, motordun ibilgailuak baztertzen baitituzte. Erretiratutako Standardbred askok bigarren ibilbidea aurkitzen dute pistatik kanpo, Standardbred Pleasure Horse Organization bezalako erakundeen laguntzarekin.

Arraza nahiko ona da jauzietan, eta kirol-zaldi diziplinetarako egokiak dira ehiza-eserleku, oztopo-jauzi, ehiza-ikuskizun eta ekitaldietarako. Arraza zaldi-heziera ikuskizunetan ere ikusten da, eta haien tenperamentu bikainak bideetan ibiltzeko eta ganadutegirako zaldi onak egiten ditu.

Horrez gain, arrazaren genetika dela eta, ibilaldi leunak egiteko ere animatu eta trebatu daitezke, batez ere rack-a eta pausoz pausokoa. AEBn etengabe hazten ari da Standardbred ibiltarien kopurua, eta haztegi batzuk ezaugarri hori duten animalien hazkuntzara zuzenduta daude. Standardbreda Australian ospea lortzen ari da erresistentzia zaldi gisa ere, 20 km-tik aurrerako ibilaldi sozial eta 40km-ko entrenamendu ibilalditik, 80 km arteko erresistentzia ibilalditaraino. Beren hezur sendo eta trinkoengatik dira ezagunak, konformazio egokiagatik eta denbora luzez trosta abiadura handian eroso mantentzeko gaitasunagatik. Arrazaren izaera atsegina eta maneiagarria ere bere ospea mantentzen laguntzen du. Ezaugarri horiek bereziki erakargarriak dira lehiakorra izateko hazitako arabiar zaldien aurka lehiatu nahi ez duten zaldizaleentzat, zeinak, askotan, gainean ibiltzeko zailagoak eta lehiakorragoak diren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Standardbred. International Museum of the Horse.
  2. Messenger. Thoroughbred Heritage.
  3. The Golden Age of the Trotting Horse. International Museum of the Horse.
  4. American Bloodstock
  5. American Star. .
  6. Duroc
  7. The Stars. .
  8. The Golden Age of the Trotting Horse. International Museum of the Horse.
  9. Standardbred. International Museum of the Horse.
  10. A Day Trip For Sir Taurus. Standardbred Canada 2014-06-19.
  11. a b Lynghaug, Official Horse Breed Standards Guide p. 322
  12. a b c Standardbred. International Museum of the Horse."Standardbred". International Museum of the Horse. Retrieved 2014-06-24.
  13. a b (Ingelesez) Mitchell, James B.; Mitchell, John S.; Nolan, Paul M.; Ross, Mike W.. (2011-01-01). Ross ed. «Chapter 108 - The North American Standardbred» Diagnosis and Management of Lameness in the Horse (Second Edition) (W.B. Saunders): 1014–1036. ISBN 978-1-4160-6069-7..
  14. Andersson, Lisa; Larhammar. (29 August 2012). «Mutations in DMRT3 affect locomotion in horses and spinal circuit function in mice» Nature 488 (7413): 642–646.  doi:10.1038/nature11399. OCLC .3523687 PMID 22932389. Bibcode2012Natur.488..642A..
  15. a b Promerová, M.; Andersson, L. S.; Juras, R.; Penedo, M. C. T.; Reissmann, M.; Tozaki, T.; Bellone, R.; Dunner, S. et al.. (2014-01-21). «Worldwide frequency distribution of the 'Gait keeper' mutation in theDMRT3gene» Animal Genetics 45 (2): 274–282.  doi:10.1111/age.12120. ISSN 0268-9146. PMID 24444049..
  16. Jäderkvist, K.; Andersson, L. S.; Johansson, A. M.; Árnason, T.; Mikko, S.; Eriksson, S.; Andersson, L.; Lindgren, G.. (October 2014). «The DMRT3 'Gait keeper' mutation affects performance of Nordic and Standardbred trotters» Journal of Animal Science 92 (10): 4279–4286.  doi:10.2527/jas.2014-7803. ISSN 1525-3163. PMID 25085403..
  17. Esdaile, Elizabeth; Avila, Felipe; Bellone, Rebecca R. (2021-12-10). «Analysis of Genetic Diversity in the American Standardbred Horse Utilizing Short Tandem Repeats and Single Nucleotide Polymorphisms» Journal of Heredity: esab070.  doi:10.1093/jhered/esab070. ISSN 0022-1503. PMID 34893836..
  18. a b «Ten Years Later: How The Stud Book Cap Has Affected Harness Racing - Horse Racing News | Paulick Report» paulickreport.com.
  19. a b c Esdaile, Elizabeth; Avila, Felipe; Bellone, Rebecca R. (2021-12-10). «Analysis of Genetic Diversity in the American Standardbred Horse Utilizing Short Tandem Repeats and Single Nucleotide Polymorphisms» Journal of Heredity: esab070.  doi:10.1093/jhered/esab070. ISSN 0022-1503. PMID 34893836..
  20. a b COTHRAN, E. G.; MacCLUER, J. W.; WEITKAMP, L. R.; BAILEY, E.. (2009-04-24). «Genetic differentiation associated with gait within American Standardbred horses» Animal Genetics 18 (4): 285–296.  doi:10.1111/j.1365-2052.1987.tb00772.x. ISSN 0268-9146. PMID 3481678..
  21. LYKKJEN, S.; ROED, K. H.; DOLVIK, N. I.. (2011-09-06). «Osteochondrosis and osteochondral fragments in Standardbred trotters: Prevalence and relationships» Equine Veterinary Journal 44 (3): 332–338.  doi:10.1111/j.2042-3306.2011.00434.x. ISSN 0425-1644. PMID 21895752..
  22. Lykkjen, S.; Olsen, H. F.; Dolvik, N. I.; Grøndahl, A. M.; Røed, K. H.; Klemetsdal, G.. (January 2014). «Heritability estimates of tarsocrural osteochondrosis and palmar/plantar first phalanx osteochondral fragments in Standardbred trotters» Equine Veterinary Journal 46 (1): 32–37.  doi:10.1111/evj.12058. ISSN 2042-3306. PMID 23448227..
  23. McCoy, Annette M.; Beeson, Samantha K.; Splan, Rebecca K.; Lykkjen, Sigrid; Ralston, Sarah L.; Mickelson, James R.; McCue, Molly E.. (2016-01-12). «Identification and validation of risk loci for osteochondrosis in standardbreds» BMC Genomics 17 (1): 41.  doi:10.1186/s12864-016-2385-z. ISSN 1471-2164. OCLC .4709891 PMID 26753841..
  24. Inter Dominion – A Brief History. Harness.org.au.

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lynghaug, Fran (2009). The Official Horse Breeds Standards Book: The Complete Guide to the Standards of all North American Equine Breed Associations. Minneapolis, MN: Voyageur Press. ISBN 978-0-7603-3499-7 

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]