Star Wars V. Atala: Inperioaren Kontraerasoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Star Wars V. atala: Inperioaren kontraerasoa
Empirestrikesback2.png
Datuak
Jatorrizko izenburua Star Wars: Episode V - The Empire Strikes Back
Izenburua euskaraz Star Wars V. atala: Inperioaren kontraerasoa
Urtea 1980
Estreinaldia 1980ko maiatzaren 21a
Generoa abentura, zientzia-fikzioa
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 127 minutu
Aurrekontua 25 edo 33 milioi dolar
Banatzailea 20th Century Fox
Zuzendaria
Irvin Kershner
Ekoizleak
Gary Kurtz
Gidoilariak
Leigh Brackett
Lawrence Kasdan
George Lucas
Aktoreak
Mark Hamill
Harrison Ford
Carrie Fisher
Billy Dee Williams
Anthony Daniels
Peter Mayhew
Alec Guinness
Musikagileak
John Williams
Argazkilariak
Peter Suschitzky, BSC
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa

Star Wars V. Atala: Inperioaren kontraerasoa edota Inperioaren kontraerasoa (ingelesez Star Wars: Episode V - The Empire Strikes Back edota The Empire Strikes Back) 1980ko Irvin Kershner estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu, Gary Kurtzek ekoiztu, eta Leigh Brackett, Lawrence Kasdan eta George Lucasek idatzitako zientzia-fikziozko abenturazko filma da.

Star Wars filma saga ospetsuaren 5. atala osatzen du, hots, Star Wars IV. atala: Itxaropen berria filmaren jarraipena da eta Star Wars VI. atala: Jediaren itzuleraren aurrekaria.

Filmak lau Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen baina, azkenean, bi irabazi zituen: Soinu onenaren Oscar Saria (Bill Varney, Steve Maslow, Greg Landaker eta Peter Sutton) eta Efektu berezi onenen Oscar Saria (Brian Johnson, Richard Edlund, Dennis Muren eta Bruce Nicholson).

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indar inperialak aliantza errebeldearen ezkutuko baseen aurka egindako ezusteko erasoaren ondoren, Luke Skywalker eta R2-D2 robota Yodaren bila Dagobah planetara joan dira, bertan Barne Indarraren sekretuak irakats diezaizkion. Bien bitartean, Han Solo, Leia printzesa, Chewbacca eta C-3PO robotak indar inperialak sahiestu eta Bespin mehatzari hirian, Lando Calrissiani, Milurteko Belatza espaziontziaren aurreko jabeari, babesa eskatu diote. Han, Darth Vaderrek prestatutako segadan erori dira.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]