Raiders of the Lost Ark

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Raiders of the Lost Ark
Datuak
Jatorrizko izenburua Raiders of the Lost Ark
Izenburua euskaraz Arka galduaren bila
Urtea 1981
Estreinaldia 1981ko ekainaren 12
Generoa Abenturak
Herrialdea AEB
Iraupena 115 minutu
Aurrekontua 20 milioi $
Banatzailea Paramount Pictures
Zuzendaria
Steven Spielberg
Ekoizleak
George Lucas
Gidoilariak
George Lucas (historia)
Philip Kaunfan (historia)
Lawrence Kasdan
Aktoreak
Harrison Ford
Karen Allen
Paul Freeman
Ronald Lacey
John Rhys-Davies
Denholm Elliott
Alfred Molina
Wolf Kahler
Anthony Higgins
Vic Tablian
Don Fellows
William Hootkins
Musikagileak
John Williams
Argazkilariak
Douglas Slocombe
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa

Raiders of the Lost Ark (euskaraz Arka Galduaren Bila) 1981n egindako pelikula da, Steven Spielbergek zuzenduta, George Lucasek produzituta eta Harrison Fordekin protagonista bezala. Indiana Jonesen lehen pelikula da.

Lucasek 1930 eta 1940ko hamarkadan sortu ziren serialen bertsio modernoa sortzeko nahia zuen. Spielbergek hasieran Fordek Jonesen papera egitea nahi zuen, baina Lucas ez zegoen ados, Han Solo izateagatik Star Wars trilogian, eta ez zuen nahi filmak lotzea. Lucasek konbentzitu zuen Spielberg besta aktore bat bilatzeko, eta Tom Selleck hautatu zuten, baina azkenean ezin zuen filma egin Magnum, P.I. telebistako saioa egin behar zuelako. Produkzioa Elstree Studiosen izan zen, Ingalaterran, eta filma La Rochellen, Tunisian, Hawaiin eta Estatu batuetan rodatu zuten ekainatik irailera 1980ean.

1981ko ekainaren 12an estrenatu eta gero, 20 millioi dolar kostatu zuen filma arrakata handia izan zen, eta errez izan zen 1981an etekin gehiago lortu zuena, munduan zehar 384 millioi dolar irabaziz, eta une hartan, etekin handiko zerrendan sartuz. Zortzi Oscars irabasteko nominatuta egon zen, besteak beste, Film Onena, eta 1982an lau irabazi zuen (doinu onena, film edizioa onena, efektu bisualak onenak, dekorazio onena). Filma arrakasta handia izan zen jendearen artean eta kritikoen artean, handik aurrera egindako filmak, Indiana Jones and the Temple of Doom, Indiana Jones and the Last Crusade, Indiana Jones and the Kingdom of the Crystal Skull, eta The Young Indiana Jones Chronicles telebistako saioa baino askoz handiagoa.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1936. urtea. Indiana Jones (Harrison Ford) estatubatuar unibertsitate bateko arkeologia irakaslea da, maiz irakasle lanak laga eta arkeologia pieza garrantzitsuak lortzeko asmoz munduan barna abentura eta egoera arriskutsuetan ibili ohi delarik. Filma honen hasieran Hego Amerikako oihanan topatzen da.

Naziak arma garainezina lortzeko asmoz Itun-kutxaren bila daude. Estatu Batuetako Gobernuak Indiana Jonesi Itun-kutxa bilatzeko arduraren misioa ematen dio.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Raiders of the Lost Ark Aldatu lotura Wikidatan