Edukira joan

Sébastien Chabal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sébastien Chabal

(2009)
Bizitza
JaiotzaValence1977ko abenduaren 8a (46 urte)
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
Hezkuntza
HeziketaEmlyon Business School (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkirol pertsona ospetsua, hamabosteko errugbilaria eta irrati-esataria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J P
Frantziako errugbi selekzioa2000-2011
62
30
CS Bourgoin-Jallieu (en) Itzuli1998-2004
Lyon OU2012-2014
Racing 922009-2012
Sale Sharks2004-2009
Valence Sportif (en) Itzuli1998-1998
 
Posizio edo espezialitateahirugarren lerroko hegala
Pisua114 kilogramo
Altuera191 zentimetro
Enplegatzailea(k)RMC (en) Itzuli
Kidetzaemlyon alumni (en) Itzuli

IMDB: nm2687587 Twitter: sebchabal Instagram: sebchabal LinkedIn: sebastien-chabal-40a83683 Musicbrainz: 342e9abd-f7ab-4b98-9ac6-40ed0a973097 Edit the value on Wikidata

Sébastien Chabal (1977ko abenduaren 8a) hirugarren lerroko posizioan frantziar errugbi jokalari ohia da. Racing métro taldean eta Frantziako errugbi selekzioan jokatu zuen.

Bere nazioarteko lehenbiziko agerpena 2000ko martxoaren 4ean Eskoziako errugbi selekzioaren aurka izan zen. Frantziarekin 31 partidu jokatu eta 5 entsegu gauzatu ditu, horietako bi 2007ko Sei Nazioen Torneoan Italiako errugbi selekzioaren aurka, beste entsegu erabakikor bat berriz 2007ko Munduko Errugbi Txapelketan Ingalaterrako errugbi selekzioaren aurka eta azkenik beste bi entsegu urte bereko Munduko Errugbi Kopan Namibiako errugbi selekzioaren aurka.

Chabal Valence hirian jaio eta Beauvallonen hazi zen. 2003an Australian jokatu zen Munduko Errugbi Txapelketan parte hartu zuen Frantziako selekzioko jokalari izateko hautatu zuten, lehiaketa honetan Estatu Batuetako errugbi selekzioa, Japoniako errugbi selekzioa eta Zeelanda Berriko errugbi selekzioaren aurka jokatu zuelarik. Sei Nazioen Torneoan hainbat aldiz jokatu izan du, 2007an Frantziak irabazi zuena barne.

Ospetsu egin duten bere ezaugarriak bizarra eta ile edo kalpar luzea dira, horregatik frantziar errugbizaleek "L'homme des Cavernes" (Leizeetako gizona) deitzen dute.

Bere ibilbideko une exzentriko edo bitxi batzuengatik ere ezaguna da, adibidez aurkalaria plakatu beharrean lerroko epailea plakatu eta sarrera batean hutsegin zuenekoa, edota jokalari bat plakatzeko saiakeran epailea zegoen aldera balantzaka joan zenekoa.

Bai bere errugbi taldearen jarraitzaileen, bai frantziarren artean jokalari maitatuenetakoa da, zale kopuru handia du. Zaleek beren buruei "chabalistak" deritzaie.[1].

Bere jarraitzaileek "Mmmm Chabal!" leloa abesten dute [2].

Sebastién Chabal jokalaria irudiaren erdian, bere ezaugarriak diren bizar eta kalpar luzearekin.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «CHABAL!!!!!!», therugbyforum.com. Zale porrokatuak "Chabalists" izenaz dira ezagunak dira.
  2. "French 100% pure beef" edo "%100a Frantziar Behi Okela" iragarkiaren parodia, bere leloa “Mmmm Charal” delarik

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sébastien Chabal Aldatu lotura Wikidatan