Taíno
Mota | indigenous peoples of South America (en) eta etnia |
---|---|
Hizkuntza | Tainera |
Erlijioa | monoteismo eta animismo |
Geografia | |
Jatorria | Antillak |
Estatua | Kuba, Dominikar Errepublika, Jamaika, Haiti eta Ameriketako Estatu Batuak |
Taínoak Bahamen, Antilla Handien eta Antilla Txikien iparraldeko eremuan bizi ziren amerindiarrak ziren, Kristobal Kolonen iritsieraren aurretik. Hego Amerikatik etorritako herri bat zen, Orinokoaren itsasoratzetik iparralderantz, uhartez uharte, lehenago bizi ziren guanajatebeye eta ciguayo herriak asimilatuz[1][2]. Tainera makroarawak hizkuntza-familiaren parte zen, gaur egun Hego Amerikatik Kariberaino hedatzen den familia.
Kolon 1492an iritsi zenean, bost kazikerritan zegoen banatuta taínoen lurraldea Hispaniola uhartean (gaur egungo Haiti eta Dominikar Errepublika), bakoitza kazike batek zuzenduta. Puerto Ricon ere hainbat kazike zeuden. Kazikea leinuko nagusia zen, eta ondasunak eman behar zitzaizkion. Kazikeek guanin izeneko urrezko zintzilikarioak zeramatzaten, etxe karratuetan bizi ziren obalatuetan beharrean, eta egurrezko aulkiak zituzten gonbidatuak jasotzeko. Espainiaren konkistaren garaian taínoen herririk handienek 3.000 bat biztanle zituzten. Taínoen etsaiak ziren karibe herriak, hauek ere Hego Amerikatik etorritakoak. Bi taldeen arteko harremanak ikerketa luzeen gai izan dira.
XVIII. mendean taínoen gizartea guztiz deuseztatua izan zen, europarrek ekarritako gaixotasunak direla eta, bereziki baztanga. Ezkontza mistoak eta Espainiak Karibean ezarritako plantazio-ekonomia derrigortuak ere lagundu zuen euren desagerpenean eta, ondorioz, Afrikako esklaboak ekarri ziren. Hispaniolan egondako lehen baztanga krisia 1518ko abendutik 1519ko urtarrilera arte hedatu zen[3]. Hala ere, hainbat herri indigenek XIX. mendera arte iraun zuten Kuban.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ H., Adelaar, Willem F.. (2004). The languages of the Andes. Cambridge University Press ISBN 9780521362757..
- ↑ (Ingelesez) Taino Indian Culture. (Noiz kontsultatua: 2017-10-12).
- ↑ W., Crosby, Alfred. (2003). The Columbian exchange : biological and cultural consequences of 1492. (30th anniversary ed. argitaraldia) Praeger ISBN 0275980731..
- ↑ CRIOLLOS, Birth of a Dynamic Indo-Afro-European People on Hispaniola. 2008-12-02 (Noiz kontsultatua: 2017-10-12).