Taras Shevtxenko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Taras Shevtxenko
Taras Shevchenko selfportrait oil 1840 (crop).png
Bizitza
Jaiotza Moryntsi1814ko otsailaren 25a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
Talde etnikoa ukrainarra
Heriotza San Petersburgo1861eko otsailaren 26a (47 urte)
Hobiratze lekua Smolensky Cemetery
Taras Hill
Familia
Aita Grygorij I. Shevchenko
Ama Kateryna Y. Boiko
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak Ukrainera
errusiera
Church Slavonica
Lanbidea
Lanbidea margolaria, poeta, antropologoa, artista, idazlea eta antzerkigilea
Lan nabarmenak Kobzar
Mugimendua erromantizismoa
Taras Shevchenko’s signature.gif

Taras Hryhorovytx Shevtxenko (ukraineraz: Тара́с Григо́рович Шевче́нко) (Morintsy, Kieveko gubernia, Errusiar Inperioa, gaur egun Txerkasiko oblasta, Ukraina, 1814ko martxoaren 9agreg./otsailaren 25ajul. - San Petersburgo, Errusiar Inperioa, gaur egun Errusia, 1861eko martxoaren 10agreg./otsailaren 26ajul.) ukrainar poeta, margolari eta humanista izan zen . 1840an, Kobzar abesti herrikoian oinarrituriko lehen poema-bilduma eman zuen argitara. Hurrengo urtean, Haidumakiarrak poema epikoa idatzi zuen. 1846an "Zirilo eta Metodio anaidia", morrontzaren aurkako eta gizartearen berdintasunaren aldeko ezkutuko elkartearekin bat egin zuen. 1847ko apirilean atxilotu eta Kaspiar itsasoaren aldera deportatu zuten 1857ra arte[1]. Ukrainar literaturaren aitatzat hartu ohi da. Bere obra nagusiak Naimichkha, Zapovit (1845), Hamalija (1844) eta Maria (1859) dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Shevchenko, Taras Encyclopediaofukraine.com
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Taras Shevtxenko Aldatu lotura Wikidatan