Taslima Nasrin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Taslima Nasrin
Taslima Nasrin par Claude Truong-Ngoc novembre 2013.jpg
Bizitza
Jaiotza Mymensingh1962ko abuztuaren 25a (55 urte)
Herrialdea  Bangladesh
Familia
Ezkontidea(k) Rudra Mohammad Shahidullah  (1982 -  1986)
Nayeemul Islam Khan  (1990 -  1991)
Hezkuntza
Heziketa Mymensingh Medical College 1984) Bachelor of Medicine, Bachelor of Surgery
Hizkuntzak bengalera
Lanbidea
Lanbidea poeta, medikua, eleberrigilea, saiakeragilea, idazlea eta feminista
Lan nabarmenak Lajja
Jasotako sariak
IMDb nm1755785
taslimanasrin.com/
Autograph Taslima Nasrin.png

Taslima Nasrin (bengaleraz: তসলিমা নাসরিন; Mymensingh, 1962ko abuztuaren 25a -) bangladeshtar idazle eta sendagilea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia musulman kontserbadore batean jaio zen. Aita medikua zuen, eta ikasketa horiek aukeratu zituen berak ere. Nolanahi ere, literaturan egindako lanagatik da, gehienbat, ezaguna. Emakume honen idazlanei Rabindranath Tagore, Virginia Woolf eta Simone de Beauvoirren eragina sumatzen zaie.

Eleberri eta poemetan, Indiako kasten arteko desberdintasunak eta gizon-emakumeen arteko eta aberats eta pobreen arteko desberdintasunak salatzen ditu, gizarteko tabu guztiak —erlijiosoak nahiz sexualak— kritikatzen ditu, eta nabarmen uzten du bere herrialdeko emakumezkoek pairatzen duten egoera.

Bangladeshko mugimendu feministaren buruetako bat da. Idatzi dituen lan askok agintari politiko eta erlijiosoen protestak eragin dituzte, eta biraogiletzat hartu izan dute. Heriotza-mehatxupean ere egon izan da.

Lanik aipagarrienak hauek ditu: Shikore Bipul Khudha poema erotikoen bilduma (1986), Nirbachita Kalam (1991, Zutabe hautatuak), Lajja (1993, Lotsa), Nupurren arreba (1999). Suedian bizi da 1999az geroztik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Taslima Nasrin Aldatu lotura Wikidatan