Tawfiq al-Hakim
Itxura
| Tawfiq al-Hakim | |||
|---|---|---|---|
1951 - 1956 ← Amīn Mursī Qandīl (en) | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Alexandria, 1898ko urriaren 9a | ||
| Herrialdea | |||
| Heriotza | Kairo, 1987ko uztailaren 26a (88 urte) | ||
| Familia | |||
| Seme-alabak | ikusi
| ||
| Hezkuntza | |||
| Hizkuntzak | arabiera Otomandar turkiera turkiera | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | idazlea, kazetaria, antzerkigilea, eleberrigilea eta gidoilaria | ||
| Influentziak | Taha Hussein | ||
| Ideologia eta sinesmenak | |||
| Erlijioa | islama | ||
Tawfiq al-Hakim edo Tawfik el-Hakim (egiptoar arabieraz: توفيق الحكيم, Tawfīq el-Ḥakīm; Alexandria, 1898ko urriaren 9a - Kairo, 1987ko uztailaren 26a) egiptoar idazlea izan zen. Arazo politiko-sozialak erabili zituen bere eleberrietako gai gisa: Kanpainako lege-arduradun baten egunkaria (1937). Antzerkigile oparoa zen; mito klasikoak, Mila eta bat gau eta tradizioa zituen inspirazio-iturri, eta sinbolismoz beteriko molde errealistez janzten zituen bere obrak: Xerezade (1934), Edipo Errege (1939), Pigmalion (1942), Sultanaren dilema (1960), Egun batean esan nuen (1970). XX. mendeko antzerkigile egiptoarretan seinalatuena izan da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.