Taha Hussein

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Taha Hussein
Taha Hussein.jpg
Bizitza
Jaiotza Minya Governorate1889ko azaroaren 14a
Herrialdea  Egipto
Heriotza Kairo1973ko urriaren 28a (83 urte)
Hezkuntza
Heziketa Parisko Unibertsitatea
Montpellierreko Unibertsitatea
Kairoko Unibertsitatea
Hizkuntzak arabiera
Lanbidea
Lanbidea hizkuntzalaria, historialaria, itzultzailea, idazlea, literatura kritikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Kairoko Unibertsitatea
Lan nabarmenak The Future of Culture in Egypt
Jasotako sariak
Nominazioak

Taha Hussein (Maghaghah, Egipto, 1889ko azaroaren 14a - Kairo, Egipto, 1973ko urriaren 28a) arabiera idazlea izan zen, XX. mendeko Egiptoko idazle nagusietako bat. Eleberriak, ipuinak, kritika-lanak eta gizarte- eta politika-saioak idatzi zituen, arabieraz beti.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi urte zituela itsutu zen, eta 1902an ikastetxe musulman ortodoxo batera bidali zuten ikasketak egitera. 1908tik 1914ra bitartean, Kairoko Unibertsitatean ikasi zuen, eta Parisko Sorbonan osatu zituen Mendebaldeko literaturari buruzko ikasketak. Kairora itzuli ondoren, arabiar literatura erakutsi zuen bertako unibertsitatean, eta kritika-molde berriak erabili zituen, arabiar literatura aztertzeko. Kritika zorrotzak jaso zituen buruzagi musulmanengandik Fi sh-Shi' al-Jahili (1926, Islamen aurreko poesiaz) obra argitaratu ondoren, eta geroago, Europako kultura aldera hurbiltzearen aldeko izan zen Mustaqbal al-thaqafah fi Misr (1938, Egiptoko kultura eta etorkizuna) liburuan.

Hezkuntzako ministro izan zen Egiptoko monarkiaren azken gobernuan (1950-1952). Ospe handia izan zuen haren autobiografiak, al-Ayyan (1929-1932, Urteak).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]