Universitario Bilbao Rugby

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Universitario Bilbao Rugby
Gaztedi eta Universitario Bilbo errugbi klubetako 18 urtez azpikoak, elkarren aurka (Lakua, Gasteiz, 2016-02-13)-2.jpg
Universitario (ezkerrean eta erdian) eta Gaztedi (eskuinean) klubetako 18 urtez azpiko taldeen partida, Gasteizen, 2016an
Ezizena(k) Barbarians
Hiria Bilbo,  Bizkaia
Sorrera 1968
Liga Euskal Liga
2016-17 12.a (jeitsi da)
Webgunea www.universitariobilbao.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak

Universitario Bilbao Rugby, ezizenez Barbarians, Bilboko errugbi talde bakarra da, eta 1968an sortu zenez Bizkaiko zaharrena ere bai. Fango kiroldegian jokatzen ditu etxeko partidak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980. hamarkadaren erdialdera baziren sei errugbi talde Bilbon, Bilbao Rugby Club, Universitario Rugby Taldea, Gau Txoriak eta Sarriko besteak beste, baina lehenengo biek iraun zuten eta egoera ekonomiko eskasari aurre egiteko biek bat egitea erabaki zuten 2000 urtean. Horrela sortu zen Universitario Bilbao Rugby.

Lehenengo urtean EHU-Universitario Bilbao izenarekin Lehenengo Nazionalera igotzea lortu zuen. Bertan egon zen 2006 arte, maila galdu zuen arte. 2011-12an berriz igo zen Lehenengo Nazionalera eta 2013-14an Ohorezko B mailan egin zuen debuta. Urte bete egin zuen bertan eta ez zuen mantentzerik lortu. Lehenengo Nazionala desagertu zenez Euskal Ligara itzuli zen.

Azken denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Ligako A multzoak 1. maila izena hartu du 2015-16an.

Denboraldia Maila Postua
2010-11 Euskal Liga (A multzoa) 6.a
2011-12 Euskal Liga (A multzoa) 1.a (igo)
2012-13 Lehenengo Nazionala 3.a (igo)
2013-14 Ohorezko B maila 8.a (jeitsi)
2014-15 Euskal Liga (A multzoa) 6.a
2015-16 Euskal Liga (1 maila) 2.a (igo)
2016-17 Ohorezko B maila 12.a (jeitsi)

B taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizonezkoen B taldea ere badu. Euskal Ligako B multzoak 2. maila izena hartu du 2015-16an.

Denboraldia Liga Postua
2011-12 Euskal Liga (C multzoa) 6.a
2012-13 Euskal Liga (B multzoa) 7.a
2013-14 ez
2014-15 Euskal Liga (B multzoa) 4.a
2015-16 Euskal Liga (2. maila) A taldeko 4.a
2016-17 Euskal Liga (2. maila) C taldeko 1.a