Tentsio erregulatzaile

Wikipedia, Entziklopedia askea
L7805 eta LM317T tentsio erregulatzaileak
L7805 eta LM317T tentsio erregulatzaileak
Mota Erdieroalea
Asmatzailea Fairchild Semiconductor (1968)
Sinbolo elektronikoa
Integrated circuit, voltage regulator, 78105.jpg

Tentsio erregulatzailea tentsio konstante edo erregulagarri bat mantentzeko diseinatutako gailu elektronikoa da.

Tentsio erregulatzaile elektronikoak ordenagailuen elikatze-iturri moduko gailuetan daude, non prozesadoreak eta beste elemetu batzuk erabilitako korronte zuzeneko tentsioak egonkortzen baitituzte. Automobilen alternadoreetan eta instalazio sortzaileetan, tentsio-erregulatzaileek instalazioko irteera kontrolatzen dute. Energia elektrikoa banatzeko sistema batean, tentsio-erreguladoreak azpiestazio batean edo banaketa-lineekin batera instala daitezke, kontsumitzaile guztiek tentsio konstante bat jaso dezaten, linean dagoen potentzia edozein dela ere.

Erreguladore integratuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, ohikoagoa da elikatze-iturrietan erregulatzaile integratuak aurkitzea. Normalean, potentzia-transistoreen oso antzeko osagaiak izaten dira. Hiru terminal izaten dituzte, bat sarrerakoa, masa bat, eta bestea irteerakoa. Kizkurdura txikitzeko gaitasun oso handia dute: oro har, kondentsadore pare bat baino ez zaizkie konektatu behar. Funtzionamendu tentsio eta korronte ugariko zirkuitu erregulatzaileak daude. Erreguladore integratuen serierik ezagunena 78xx da, eta tentsio negatiboetarako 79xx seriea. Potentzia handienekoek bero-disipatzailea beharko dute. Hori da, hain zuzen ere, serieko erreguladore lineal diskretuen zein integratuen arazo nagusia, kargarekin seriean egonik, osagaietako tentsio-erorketek potentzia-disipazio handiak eragiten baitituzte. Gehienetan, audio aplikazioetarako ez dira egokiak preanflifikagailuetan sartu dezaketen zarataren ondorioz. Horretarako, hobe da osagai diskretuen bidezko erregulazioa edo zarata txikiko LDO motako erreguladoreen erabilpena.

Erreguladore kommutatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreguladore kommutatuek aurrez aipatutako gailuen arazoak konpontzen dituzte, bihurketa-errendimendu handiagoa dute, transistoreek kommutazioan funtzionatzen baitute, eta, hala, gailu horietan disipatutako potentzia eta disipadoreen tamaina murrizten dira. Hauek ordenagailu pertsonaletan, etxetresna elektrikoetan, DVD erreproduzitzaileetan eta abarretan aurki daitezke. Desabantaila bat da maiztasun altuetan konmutazioak sortutako zarata elektromagnetikoa, eta bihurgailuaren PCB (Zirkuitu Inprimatuko Plaka) pantailatu eta behar bezala diseinatu behar dela.

Erreguladore elektromekanikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreguladore elektromekanikoek zutabe bidezko auto transformadore batean oinarritzen dute beren funtzionamendu-printzipioa. Horren gainean, serbomotor batek eragindako kurtsore bat dago, eta, haren ibilbidean, espirak gehitu edo kentzen dituena. Automatikoki doitzeko mugimendu hori komando elektroniko batek kontrolatzen du. Komando elektroniko hori irteera-tentsioa bere kalibrazio-baliotik desbideratzen den bakoitzean aktibatzen da, automatikoki doituz eta, horrela, irteera-tentsio egonkorra etengabe mantenduz. Tentsio aldaketa azkarrekiko erantzuna mantsoa da. Printzipio horrek eskaintzen dituen abantailak hauek dira: doitasun handia (%1,5) eta %99ko eraginkortasuna du, %500era arteko gainkarga-ahalmena du eduki harmonikorik sortu gabe, baina zarata harmonikorik sortzen ez badu ere, ez du ezabatzen. Haren bizitza baliagarria 25 urtetik gorakoa da, etengabe funtzionatzen eta karga betean, diseinuagatik eta sendotasunagatik.

Korronte alternoko egonkorgailuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indukzio bidezko korronte alternoko tentsio erregulatzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1920an erabilitako erreguladore mota bat da. Espira finko baten inguruan ardatz paraleloan biraka ari den bigarren espira mugikorraren printzipioa erabiltzen du.

Espira mugikorra espira finkoarekiko perpendikularrean kokatzen denean, espira mugikorrean eragiten duten indar magnetikoek elkarren artean anulatzen dira, eta irteera-tentsioa ez da aldatzen. Espira norabide batean biratzean edo erdiko posiziotik urruntzean, tentsioa handitu edo murriztuko du espira sekundario mugigarrian.

Erreguladore mota hau serbo mekanismo baten bidez automatiza daiteke, espira mugigarriaren posizioa aldatuz, eta, hala, tentsioa handitu edo txikituz. Balaztatze-mekanismo bat espira mugikorrean eragiten diren indar magnetikoen kontra geratzen den posizioan mantentzeko erabiltzen da.

Erreguladore ferroresonatzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreguladore ferroresonatzaileak. Ferroresonantzia transformadore baten diseinuaren propietatea da, non transformadoreak bi patroi magnetiko desberdin baititu, akoplamendu mugatuarekin. Irteerak zirikuito erresonante paralelo bat du, bere potentzia primariotik hartzen duena kargari emandako potentzia ordezkatzeko. Kontuan izan behar da ferroresonantziako erresonantzia kondentsadoreak edo serieko edo paraleloko induktoreak dituzten zirkuitu linealetako erresonantziaren antzekoa dela, non inpedantziak maiztasun jakin bateko gailurra baitu. Zirkuitu ez-lineal batean, hala nola transformadore ferroresonatzaileetan erabiltzen den zirkuituan, erresonantzia erabiltzen da elikatze-tentsioaren aldaketak murrizteko, kargari tentsio konstanteagoa emateko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Pansini, Anthony J. (2007). Electrical Distribution Engineering (en inglés). The Fairmont Press. 2012ko irailaren 15ean kontsultatua.
  2. Microelectronics Failure Analysis (en inglés). ASM International. 2004. ISBN 0-87170-804-3. 2012ko irailaren 15ean kontsultatua.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]