Teresa Toda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Teresa Toda
Teresa Toda.jpeg
Bizitza
Jaiotza Porto Alegre1950eko ekainaren 24a (67 urte)
Herrialdea  Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
Jarduerak
Jarduerak kazetaria

Teresa Toda Iglesia (Porto Alegre, Brasil, 1950eko ekainaren 24a), euskal kazetaria da.

Bere aita diplomatiko espainiarra zen. Haurtzaroan eta gaztaroan Txilen, Brasilen, AEBetan (Los Angeles) eta Londresen bizi izan zen.

1968an kazetaritza ikasten hasi zen Espainian, Opus Dei-ko Nafarroako Unibertsitatean.

Mugimendu ezkertiar eta abertzaleetan  aritzeagatik eta politika antifrankista egiteagatik unibertsitatetik kanpora egotzi zuten beste 40 ikaslerekin batera.

Londresera itzulita, Law Society Gazette aldizkarian eta Visnews albiste-agentziaren telebistan egin zuen lan. 1971ean Madrilera itzuli zen ikasketak amaitzera eta bertan hasi zen lanean ABC egunkarian, non atzeman zuen zer nolako zailtasuna zuen kazetari batek Francoren gobernupean.

Madriletik Bartzelonara joan zen eta CCOO sindikatuaren prentsa- bulegoan aritu zen Espainiako "transizio" politikoaren bitartean. Bartzelonan bizi zela katalanezko astekari batean ere argitaratzen zituen kolaborazioak.

Egin egunkarirako lanean hasi zen  Madrilen 1984an, korrespontsal moduan. 1989an, afaltzen ari zirela  parlamentari bi tirokatuak izan zirenean (horien artean Josu Muguruza[1], diputatua izateaz gain Todaren editorea ere bazena), alde egin behar izan zuen Madriletik Euskal Herrira. Hasiera batean politika saileko arduradun gisa aritu zen eta 1992tik 1998ra Egineko zuzendariordea izan zen. Espainiako Gobernuak 1998ko uztailean itxi zuen Egin egunkaria eta 18/98[2] auzia zabaldu zuen.

Egunkaria ixtearekin batera auziperatu zituzten egunkariaren zuzendaria, Administrazio Kontseiluko zortzi kide eta Teresa Toda, zuzendariordea alegia. Epaiketa burutu artean LAB sindikatuko aldizkarian egin zuen lan. Urte hauetan guztietan adierazpen askatasunaren aldeko mugimenduetan engaiatu zen, arlo ezberdinetan.

Epaiketa 2005ean hasi zen Madrilgo Auzitegi Nazionalean. Ebazpenak oso gogorrak izan ziren eta Auzitegi Gorenak apur bat jaitsi zituen ondoren. Teresa Todari sei urteko zigorraldia ezarri zioten eta sei urteak bete zituen etxetik oso urrun zeuden kartzeletan.

Kartzelaldia izan artean Todak harremana mantendu zuen Euskal PEN-Basque PEN idazle elkartearekin (zuzendaritza taldeko kidea da) eta, honen bidez, PEN Internationalarekin[3] ere bai.

2013an askatua izan zen, zigorra osorik bete ondoren, eta ordutik berriz engaiatu da Euskal PENeko jardueran eta adierazpen askatasunaren aldeko ekimenetan. Horretaz gain, Sare Elkarteko bozeramailetariko bat da: Sareren helburua da etxetik urrun kartzelaraturik dauden euskal presoak etxeratzea.

Gaztazka politikoari buruzko liburu batzuk itzuli ditu ingelesetik gaztelaniara.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]